"Anabelek (Mara Wilson) maitagarri amandre bat eduki nahi zuen, baina nekez pentsatuko zuen bere guraria bete eta amandre hark (Martin Short) Murray izango zuela izena. Anabelek "artxila-murtxila" esateko denbora ere ez du behar izan Murrayk esperientziarik eta zuztarrik ez duela konturatzeko, baina halabeharrez abentura zoro eta barregarri batean elkartu dira biak". Horratx, igande honetan, martxoak 5, arratsaldeko 17:00etan hasita Sutegiko auditorioan proiektatuko den "Maitagarri Amandrea" izeneko filmaren abiapuntua.
Usurbilgo Udalak Ziortza Gazte Elkartekoen laguntzaz antolaturiko hitzordua 6-12 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzendua egongo da. Sarrera egunean bertan Sutegin eskuratu ahalko da, 3 euroren truke.