"Sagarrondotik sagardora" ikastaro zikloko hurrengo saioa larunbatean

Noaua Aldizkaria 2017ko mar. 3a, 08:58

Otsailaren 11n abiatu zen Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatibak antolatutako "Sagarrondotik sagardora" ikastaro zikloa, irailera arte luzatuko dena. Saioak Potxoenean izango dira. Izena ikastaro osorako eman zitekeen, baina saio solteetarako ere apuntatu daiteke. Martxorako bi hitzordu iragarri dituzte. Lehenengoa larunbat honetarako, martxoak 4:

Saioen egutegia:

-Otsailak 11: "Sagastien neguko kimaketa eta ongarriketa", Aitor Etxeandiaren eskutik.

-Martxoak 4: "Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak", Aitor Etxeandiaren eskutik.

-Martxoak 11: "Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa", Josu Osaren eskutik.

-Apirilak 1: "Garbitasuna kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan eta sagarrondoaren bizimodua", Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondoren eskutik.

-Apirilak 22: "Ilargia eta egutegi biodinamikoa", Xabier Akizuren eskutik.

-Ekainak 3: "Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak", Aitor Etxeandiaren eskutik.

-Uztailak 15: "Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa", Josu Osaren eskutik.

-Irailak 9: "Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak", Aitor Etxeandiaren eta Egoitz Zapiainen eskutik.

Oharra: kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.

Ordutegia: 09:00-13:00.

Tokia: Potxoenea.

Izen ematea: 

943 361 114

alkartasuna@usurbil.com

alkartasuna.eus

Ikastaroko prezioa: ikastaro osoarena 96 euro (Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan). Saio solteetarako ere eman daiteke izena.

Antolatzailea: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba.

KzGunea

Otsailean zehar, arratsaldez zabalduko dute KzGunea 16:00-20:00 artean, martxoan goizez, 09:00-13:00 artean. Honatx hurrengo asteotarako iragarri dituzten ikastaroak:

-Martxoak 9-10, 11:00-13:00: "Gmail. Posta-elektronikoa baino gehiago".

-Martxoak 15-28, 09:00-1:00: "Ofimatika tresnak".

-Martxoak 29, 09:00-11:00: "Programa informatiko onenak jaitsi".

-Martxoak 30, 09:00-11:00: "Informatika lainoan. Bildu eta partekatu zure informazioa".

-Martxoak 31, 09:00-11:00: "IKTeak bizitza hobetzeko".

Informazio gehiagorako:

943 023 684

tutor.usurbil@kzgunea.net

Kale Nagusia, 37 (martxoan, 09:00-13:00 artean zabalik).

Irudia: sagardoarenlurraldea.com