Zubietar eta eragileen babes zabala jaso du maiatzaren 7ko galdeketak

Noaua Aldizkaria 2017ko mar. 4a, 15:15

Larunbat eguerdi honetan Zubietan aurkeztu duten galdeketak herritarren zein bertako eragileen babes zabala jaso du. Frontoian ospatu duten ekitaldian zehar, eragile ezberdinek hitza hartu eta atxikimendua adierazi diote maiatzaren 7ko hitzorduari.

Zubietako Jai Batzordea 

"Zubietako Jai Batzordeak galdeketa hau babesten du".

Zubietako Pilota Elkartea

"Erabakitze eskubidea oso garrantzitsua denez gure iritzia emateko, bai nazio eta kirolari dagokionez babesten dugu galdeketa hau".

Zubietako Txirrindulari Taldea

"Galdeketa hau babesten dugu".

Erraustegiaren Aurkako Zubietako Taldea

"Galdeketa hau babesten du, eta gainera, galdeketa esparru guztietara zabaltzea nahiko luke".

Zubietarra

"Belaunaldi berriei etorkizun hobea uzteko, zubietar bezala babesten dut herri galdeketa".

Zubietako Guraso Elkartea

"Guraso elkarteak ere bat egiten du Zubietan maiatzaren 7an burutuko den herri galdeketarekin. Gurasook hitza hartu eta erabaki nahi dugu".

Asier Azpirozen bertsoa

Zubitan ez deu behin ere galdu

herri baten esperantzik

Euskal Herriak ere badauka

hor Zubietaren antzik

bi herri nahien iturburua

igualtsua degu kasik

ez degu eskatzen gauza rarorik

egin ezin leiken gauzik

etorkizuna botoen bidez

erabakitzea baizik