1979tik hona Usurbilgo udaletxeko zinegotzi eta alkate izandako lagun askoren babesa jaso zuen martxoaren 5ean Herritzartu plataformak. "Gure sinaduraren bidez, babesa eta bultzada ematen diogu Usurbilen maiatzaren 7an egingo den herri kontsultari. Herriak hitza hartzeko garaia iritsi da", hala adierazi zuten eguerdian udaletxe aurrean egin zen ekitaldian.