Amador Granados Alkorta, munduko txapeldunorde Los Angelesen

Noaua Aldizkaria 2017ko mar. 6a, 10:49

Garaipen berri eta garrantzitsu askoa. Mundu mailako txirrindulari onenetakoa Usurbilen bertan dugula erakutsi du beste behin, Amador Granados Alkortak. Bart, munduko txapeldunorde amaitu zuen Los Angelesen (AEB) jokatu zuen Munduko Txapelketako abiadurako taldekako proba. "Zorionak Amador Granados Alkorta! Munduko azpitxapelduna abiadura proban, Santas eta Jaramillo txirrindulariekin batera, Los Angelesen!", berri eman du Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak. Federazioarekin batera, hainbat lagunek zoriondu dute sare sozialen bidez Amador. Mezu horrekin bat egiten dugu guk ere. Zorionak!

Herriak omendua

Urtarrilaren 29an omendu zuten Usurbilgo frontoian, Irisasi BTT Hotzak Akabatzen proba amaieran hain zuzen, Amador Granados Alkorta. Gogoan izan, brontzezko domina irabazi zuen iazko iraileko Rioko (Brasil) Paraolinpiar Jokoetan. Garaipen harengatik zoriontzeaz gain, gogotik, ahalegin handiz jorratu duen bere ibilbidea omendu zuen Udalak urtarrila amaieran, lagun eta senideekin batera.