Martxoaren 8ari loturiko ekimenen astea

Noaua Aldizkaria 2017ko mar. 6a, 11:49

Asteazkenean izango ditu Martxoak 8. Emakumeen Egunari loturiko hainbat ekimen antolatu dituzte Matrakak Usurbilgo Talde Feministak eta Usurbilgo Udalak. Lehen hitzordua, ostiralerako; bertso-afaria Artzabalen. Adi, sarrerak aurrez eskuratu beharko baitira Aitzagan eta Bordatxon. Bestalde, autodefentsa feminista tailerrean izen ematea ere zabalik dute:

EMAKUMEON EGUNA

Martxoak 10, ostirala

21:00 "Testurak" bertso-afaria Artzabalen.

Parte hartuko duten bertsolariak: Onintza Enbeita, Uxue Alberdi eta Ane Labaka.

Gai jartzailea: Maite Berriozabal.

Menua: pikatzekoa, entsalada epela, entrekota eta gazta tarta. Edaria eta kafea.

Prezioa: 16 euro.

Txartelak: otsailaren 24tik aurrera, Aitzagan eta Bordatxon salgai.

Martxoak 12, igandea

18:00 "En transito" dokumentala.

Tokia: Sutegiko auditorioa.

Zehaztasunak: "Bidez Bide Elkartea, Donostiatik Gipuzkoa mailan lan egiten duen elkarte txikia da. Feminismotik lan egiten dute. Hori dela eta, Oscar Tejedor zinemagilearekin batera egin dute "En Tránsito" dokumentala. Lan honek zaintza lanak kokatzen ditu erdigunean, Latino Amerikatik EH-ra migratutako hainbat emakumeek, euren seme-alabekin ezartzen dituzten harremanak nolakoak diren eta zaintzaren gestioa nola egiten duten erakusten duelarik. Finean, dokumentalak zaintza lanen kate globalek emakumeen bizitzetan duen eraginaz, amatasun transnazionaletaz edo zaintza lanen feminizazioaz hausnartzera garamatza. Proiekzioaren ostean, Soraya Ronquillorekin mintzaldia egiteko aukera izango dugu".

Oharra: gaztelaniaz.

Martxoak 18, larunbata

10:00-14:00 / 15:30-19:30 Autodefentsa feminista tailerra Potxoenean.

Izen ematea aurrez, Usurbilgo Udalaren Parekidetasun Sailean: 

943 377 110

parekidetasuna@usurbil.eus

Antolatzaileak: Matrakak Usurbilgo Talde Feminista eta Usurbilgo Udala.