"Nola irudikatzen duzu ametsetako Zubieta?". Etorkizuneko Zubieta marraztera dei egiten die bizilagunei bertako Herri Batzarrak, asteazken honetarako, martxoak 8, 18:30etan Kaxkapen deitu duen batzarrean. Parte hartze prozesu bat osatu nahi dute zubietarrekin, aurrera begirako Zubieta diseinatzeko. Hala, eremu ezberdinei loturiko gaiak hartuko dituzte ahotan, eta gaion inguruan zubietarrek dituzten iritzi eta ekarpenak bildu nahi dituzte. Herri batzarraren autonomia maila, energia berriztagarriak, eragileentzako diru-laguntzak, erabilera anitzeko etxea, hondakinen kudeaketa, jaiak, bidegorri eta pasabideak... izango dira ahotan hartuko dituzten gaietako batzuk. Baina zubietarren bestelako kezka, zalantza eta galderei erantzuteko tartea hartuko dute etziko saioan:
Etorkizuneko Zubieta diseinatzeko parte hartze prozesua
Eguna: martxoak 8, asteazkena.
Ordua: 18:30.
Tokia: Zubietako Kaxkape egoitza.
Plantetatuko diren gaietako batzuk:
-Nola irudikatzen duzu zure ametsetako Zubieta?
-Zubieta "guztion ongiaren udalerria" izan dadin nahi duzu, Orendain bezala?
-Zubietak energia berriztagarrietan aurrerapausoak eman behar al ditu?
-"Erabilera anitzeko etxea" behar dugu? Alamandegin edo eraikin berri batean?
-Herriko eragileek diru laguntza gehiago behar dute?
-Herriko jaiak laburtu edo daudenean utzi?
-Zubietako Herri Batzarrak botere eta autonomia handiagoa izan dezan nahi duzu?
-Hondakinen bilketa sistema egokia al da?
-Usurbil, Lasarte edo Donostian dagoen zerbait nahiko zenuke Zubietan?
-Santuenearainoko bidegorria eta Troiako pasabidea txukuntzea beharrezkoak dira?
-Kultur etxe berriak soziedadea izatea nahi duzu?
Deitzailea: Zubietako Herri Batzarra.