Igande honetarako, martxoaren 12rako antolatua du Andatza M.K.T.-k urteko lehen zazpi hilabeteotan osatu asmo duten Bidasoako Kontrabandistak ibilbideko hirugarren etapa; Arantza eta Beintza lotuko dituena. 22 kilometro irteerarako joan etorria autobusez egin eta ondoren, txangoaren amaieran Beintzako Orbela aterpean egingo duten bazkarian parte hartzeko izen ematea zabalik egongo da martxoaren 8ra arte. Gogoan izan plaza kopurua mugatua izango dela. 25 euroren truke dastatu ahalko da aipatu aterpeko otordua eta egin ahalko da joan etorria, goizeko 07:30etan Oiardo Kiroldegitik abiatuko den autobusean. Ordainketak kontu zenbakiotako batean egin beharko dira:
RURAL KUTXA: 3008 0259 1630 0543 0321
KUTXABANK: 2095 5069 0710 6848 9805
Informazio gehiago: andatza.com
Oharra: “Andatza Mendizaleen Kirol Klubak antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin jarri harremanetan andatza@hotmail.com helbidean”.
2017ko egutegia
-Urtarrilak 15: “Bidasoako Kontrabandistak”: Hendaia-Hondarribia-Harritxulo.
-Otsailak 12: “Bidasoako Kontrabandistak 2”: Arritxulo-Arantza.
-Martxoak 12: “Bidasoako Kontrabandistak 3”: Arantza-Beintza.
-Apirilak 9: “Bidasoako Kontrabandistak 4”: Beintza-Ziga.
-Maiatzak 14: “Bidasoako Kontrabandistak 5”: Ziga-Erratzu.
-Ekainak 11: “Bidasoako Kontrabandistak 6”: Erratzu-Etxalar.
-Uztailak 9: “Bidasoako Kontrabandistak 7”: Etxalar-Biriatu.
-Irailak 9-10: Posets 3.375 m.
-Urriak 8: Anboto.
-Azaroak 12: Elgeako zerra.
-Azaroak 23,24,25: Mendi Astea.
-Abenduak 17: Hendaia-Ibardin.
"Andatzakoak Perdidon"
"Amaia Zubelzuk eta Ander Aisak prestatutako "Andatzakoak Perdidon" ikuskizun bizia ezagutzeko aukera izan genuen azaroako Mendi Astean. Ordesan bizi izan genituen 3 egunetako ibilaldien bideoa ikusgai duzu lotune honetan: https://goo.gl/photos/fBcQx53CZfT7smc68."