Martxoaren 4an Zubietan batzartu ziren Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko ordezkariak. Bilkuraren ostean iragarri zutenez, erraustegiarentzako alternatiba aurkeztuko dute ostegun honetan bertan, hilaren 9an. Alternatiba hau babesteko gainera, atxikimendu bilketari ekingo diote. Eta manifestazio erraldoia deitu dute, martxoaren 25erako, larunbata, Donostian. Arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Anoeta futbol zelai paretik. Leku berean, baina astebete lehenago martxoaren 18an aurkeztuko dute mobilizazio handi hau, herritarren parte hartzearekin deitu duten prentsaurreko masiboan. Segidan dituzue, Errausketaren Aurkako Mugimenduaren datozen deialdiak.
Mutiloako zabortegiaren aurkako agerraldi masiboa
Bestalde, Goierri Bizirik plataformak prentsaurreko masiboa deitu du iganderako, martxoak 12, eguerdiko 12:00etan Donostiako Gipuzkoa plazan, “birziklapenaren alde, Mutilako zabortegiaren aurka”. Hitzordura bertaratzeko deia egin diete gipuzkoarrei. "Zatoz!", luzatu dute gonbita. Hala dio deialdiak: "Mutiloako Udala presiopean. GHK-k ez die udalei erantzuten. Herri borondatea zanpatua. Inposaketa hutsa".
Datozen deialdiak
Martxoak 9, osteguna
11:00 Erraustegiaren alternatibaren aurkezpena Donostian.
Deitzailea: Errausketaren Aurkako Mugimendua.
Martxoak 12, igandea
12:00 Gipuzkoa mailako agerraldi masiboa Donostiako Gipuzkoa plazan, “birziklapenaren alde, Mutiloako zabortegiaren aurka”.
Deitzailea: Goierri Bizirik.
Martxoak 18, larunbata
12:00 Martxoaren 25eko manifestazioa bultzatzeko agerraldi masiboa herritarrekin, Donostiako Anoeta futbol zelai parean.
Deitzailea: Errausketaren Aurkako Mugimendua.
Martxoak 25, larunbata
17:00 Erraustegiaren alternatiba babesteko manifestazioa, Donostiako Anoeta futbol zelai paretik.
Deitzailea: Errausketaren Aurkako Mugimendua.