Herritzartuk proposaturiko 3 galderetatik bat hautatzeko aukera igandera arte

Noaua Aldizkaria 2017ko mar. 7a, 13:52

Martxoaren 12ra arteko epea duzue, maiatzaren 7ko galdeketarako Herritzartuk proposatu dituen 3 galderetatik bat hautatzeko. Zuen bozka emateko bide ezberdinak dituzue. Tartean, egunotan etxean jasoko zenuten eskuorria baliatu dezakezue gustuko galdera hautatu eta Herritzartukoei helarazteko. Badira ordea aipatu moduan, galdera adosteko prozesu honetan parte hartzeko bide gehiago ere. Segidan dituzue xehetasunak.

Galderak

Nahi al duzu Euskal Herria estatu independentea izatea?

Ados al zaude euskal estatu independentea sortu, garatu eta babestearekin?

Nahi al duzu euskal estatu libre bateko herritarra izan?

Parte hartzeko bideak:

usurbilgureeskudago@gmail.com

634 445 512 (whatsapp mezua)

Facebook: Gure Esku Dago Usurbil

Twitter: @GureEskuDagoU

Galdera adosteko prozesua

-Martxoaren 12ra arte: herritarrek martxoaren 12ra arte, proposatu diren 3 galderetako bat hautatzeko aukera izango dute.

-Ondoren: Talde Sustatzaileak behin betiko galdera zehaztuko du.

-Martxoaren 19an: hautatutako galdera plazaratuko da jendaurreko ekitaldi bidez.

Lan taldeak

Maiatzaren 7an herri honetan ospatuko den galdeketa antolatzeko herritar ororentzat zabalik dauden lan talde ezberdinak osatu dira. Egunotan biltzen dira taldeok Potxoenean:

-Galdera adosteko taldea: asteartea, 19:00etan.

-Komunikazio taldea: asteartea 20:00etan.

-Ekintzak antolatzeko taldea: asteazkena 18:30ean.

-Finantziazioa: asteazkena 18:30ean.

Atxikimendu bilketa

Zabalik segitzen du, Herritzarturen manifestuari atxikimendua adierazteko kanpainak. Dagoeneko ehunka herritar eta hamarnaka eragileek bat egin dute manifestu honekin:

Herritzarturen manifestua

Datozen deialdiak

Martxoaren 12ra arte

Galdeketarako galderen gaineko iritzia emateko aukera bideotatik:

usurbilgureeskudago@gmail.com

634 445 512 (whatsapp mezua)

Facebook: Gure Esku Dago Usurbil

Twitter: @GureEskuDagoU

Etxez etxe banatuko diren esku-orrietan galdera egokiena aukeratu eta eskuorria, Herritzartuk martxoaren 3, 4 eta 5ean jarriko duen mahaiko kutxan sartuz

Martxoak 19, igandea

11:00-15:00 Galdeketa babesteko Hurbilago Elkarteak eta Herritzartuk elkarlanean antolaturiko tonbola, Munalurrako Txapeldun taberna aurreko plazan ospatuko den 4. Bizi Kalearen baitan. Sariak egun horretan banatuko diren arren, errifak aldez aurretik erosi ahalko dira euro batean, Bizi Kalea antolatzen duten tabernetan.