Afari beganoa hilero berriz, ostegunetik aurrera

Noaua Aldizkaria 2017ko martxoaren 7a

Negu parteko etenaldiaren ostean bueltan da Usurbilgo Gaztetxeak antolatu ohi duen afari beganoa. Garai bateko ohitura berreskuratu nahi dute berriz; hilabete bakoitzeko bigarren ostegunean otordu hau antolatzearena alegia. Afari honetarako lehen hitzordua, etzirako, martxoaren 9rako finkatu dute, iluntzeko 20:30etan Usurbilgo Gaztetxean. "Hainbat gutizia dastagai izango ditugu, beti ere borondatearen truke. Animatu elkarrekin afaltzera!", luzatu dute gonbita Usurbilgo Gaztetxetik.