Eskubaloi eta futbol partidak asteburuan

Noaua Aldizkaria 2017ko mar. 10a, 08:08

Herriko kirol taldeak, jardunaldi berri baten atarian dira jada. Eskubaloi eta futbol neurketak izango ditugu larunbat eta igandean, Oiardo Kiroldegian eta Harane futbol zelaian hurrenez hurren. Hitzorduoz gain, iganderako deitu du Andatza M.K.T.-k urte hasieratik osatzen ari diren Bidasoako Kontrabandistak ibilbideko hirugarren etapa egiteko txangoa. Arantza eta Beintza lotuko dituzte mendizaleek. Bestalde gogoan izan, martxoaren 19an Txokoalden Gipuzkoako Orientazio Ligako proba ospatuko dela. 150 lagunentzako lekua dute, izen ematea zabalik dago. Hitzordu guztion xehetasunak segidan dituzue:

Futbola Haranen

Martxoak 11, larunbata

09:30 LH 3koen topaketa: jolasak.

10:15 LH4koen topaketa: jolasak.

11:30 Infantil neskak:

Usurbil A-Añorga A

Usurbil B-Urnieta

16:00 Jubenil mutilak: Usurbil F.T.-Zarautz K.E.

Martxoak 12, igandea

10:00 2007-2008 Topaketa: Usurbil F.T.-Trintxerpe

Eskubaloia Kiroldegian

Martxoak 11, larunbata

09:30 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 5A-Urnieta 5A

09:30 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 5C-Udarregi 5B

10:30 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 6A-Urnieta 6A

10:30 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 6C-Udarregi 6B

11:30 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi D Usurbil-Egia 1

12:45 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Bidasoa A

Martxoak 12, igandea

10:00 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Usurbil K.E.-Ereintza

11:30 Jubenil mutilak, Foru Aldundiko Txapelketa: Usurbil K.E.-Tolosa CF Eskubaloia

Arantza-Beintza mendi irteera igandean

Igande honetarako, martxoaren 12rako antolatua du Andatza M.K.T.-k urteko lehen zazpi hilabeteotan osatu asmo duten Bidasoako Kontrabandistak ibilbideko hirugarren etapa; Arantza eta Beintza lotuko dituena. 22 kilometro txangoan izen emateko epea martxoaren 8an itxi zuten. Jada apuntatuta daudenentzako hitzordua finkatua dago; igande goizeko 07:30etan Oiardo Kiroldegitik abiatuko dira autobusez. Informazio gehiagorako: andatza.com

Gipuzkoako Orientazio Ligako proban izen emateko aukera

Gipuzkoako Orientazio Taldeak azarotik ekainera antolatu duen 2. Gipuzkoako Orientazio Ligako laugarren proba, Andatza mendiaren magalean, Txokoalde inguruan ospatuko da martxoaren 19an. Izen ematea zabalik dago, gotorientazioa.org atarian. Euskal Herriko Unibertsitateko txapelketa ere bada honakoa. Hauez gain, 150 parte hartzailerentzako lekua dago kirol ekimen honetan. Informazio gehiagorako: 

Martxoak 19, igandea

9:30 Harrera gunearen irekiera Txokoaldeko pilotalekuan.

10:00 Lehen irteerak.

12:00 Azken irteerak.

14:00 Itxiera.

Informazio gehiago: GOTorientazioa.org edo info@gotorientazioa.org

Antolatzailea: Gipuzkoako Orientazio Taldea.

Laguntzaileak: Usurbilgo Udala, Euskal Herriko Unibertsitatea, Sua Edizioak eta Natura 2000.