Lan uzte eta gutxieneko zerbitzuak Euskotrenen, asteartetik aurrera

Noaua Aldizkaria 2017ko mar. 13a, 05:21

Lan uzte partzial gehiago iragarri dituzte Amara eta Arasoko Euskotreneko langileek datozen bi hilabeteotarako. Zerbitzu publikoak guztiok erabiltzeko aukera izatea eskatzen ari dira udazkenaz geroztik, zerbitzuen maiztasuna edota kontratu finkoa duten langileen kopurua handitzea. Greba eragiten ari den lan gatazka konpontzeke segitzen duenez, aipatu moduan, greba deialdiari eutsiko diote langileek.

Honenbestez, gutxieneko zerbitzuak egongo dira, martxoaren 14, 16, 18, 20, 22, 24, 28 eta 30ean. Baita apirilaren 1, 5, 7, 11, 13, 15, 17, 19, 21, 25, 27 eta 29an. Aipatu moduan, gutxieneko zerbitzuak ez dira egun osoz izango, ordu tarte jakinetan baizik. Momentuz, martxoaren 16, apirilaren 3, 5, 7, 25 eta 27ko gutxieneko zerbitzuen ordutegia zehaztu dute: 6:25-8:35 artean eta 17:25-19:35 artean izango dira, Zumaia-Donostia eta Lasarte-Hendaia lineetan. Martxoaren 18rako, larunbat honetarako ere gutxieneko zerbitzuak finkatu ditu Euskotrenek, Lasarte-Hendaia artean, 11:55etik 16:05era.

Informazio gehiago:

euskotren.eus

944 333 333

@euskotrenEJGV (Twitter)

Lan uzteak egiten ari diren langileen berri: Euskotren Amarako Langileak (Facebook) edo @EuskotrenAmara (Twitter)

Grebalarien aurkako salaketa, atzera bota du emaileak

Martxoa hasieran, urrirako eginiko greba deialdi baten harira Euskotrenek greba batzordeari jarritako salaketari lotutako epaiketa egin zuten Donostian. Grebalarien aurkako salaketa atzera bota du epaileak. Epaiketa eguneko irudia duzue ondokoa; langileak Donostiako epaitegi atarian elkarretaratu zirenekoa. 

Irudia: Euskotreneko Amarako langileak.