"Ekonomia, interes tipoak" Artzabalen ospaturiko hitzaldiarekin eman zioten atzo hasiera, Gure Pakea Elkarteak antolaturiko Jubilatu Asteari. Diru kontuei buruz jardun zuten areto nagusian. Ibilaldi, bazkari, antzezlan edota hitzaldiak antolatu dituzte egunotarako. Astearte honetan "Aiton amonen aterpea" antzezlana:
JUBILATU ASTEA
Martxoak 14, asteartea
17:00 "Aiton amonen aterpea" antzezlana Artzabalgo ekitaldi aretoan.
Martxoak 16, osteguna
17:00 "Emozioak bizi" hitzaldia Artzabalgo ekitaldi aretoan, Matia Fundazioko kide baten eskutik.
Martxoak 17, ostirala
09:00 Hernanira ibilaldia eta bazkaria. Artzabal, Santuenea, Lasarte-Oria, Urnieta eta Hernani lotuko ditu ibilaldiak. 14:00etan bazkaria jubilatuen etxean.
Martxoak 19, igandea
14:00 Jubilatu Astea: bazkaria Atxega Jauregian.
Antolatzailea: Gure Pakea Elkartea.