Errausketaren Aurkako Mugimenduak erraustegia alboratzen duen alternatiba aurkeztu zuen martxoaren 9an hedabideen aurrean. Alternatiba babesteko ekimenak abiatuko dituzte asteotan. Martxoaren 4an Zubietan egin zuten batzarrean erabaki zutenez, atxikimendu bilketa kanpainari ekingo diote. Honekin batera, herritarrak mobilizatzera deitzen dituzte. Manifestazioa antolatu dute martxoaren 25erako, larunbata, Donostian. Arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Anoeta futbol zelai paretik Bulebarrera, "Errausketarik ez, alternatiba dagoelako" aldarripean. Albiste honetan beherago duzue, manifestazioari lotuta antolatzaileek plazaratu duten kartela.
Manifestazioari begira, larunbat honetan, hilak 18, gipuzkoarrak Anoetara agertzera deitu dituzte. Prentsaurreko masibo bat antolatu dute. Segidan dituzue, Errausketaren Aurkako Mugimenduak asteotarako finkatuak dituen deialdiak.
Datozen deialdiak
Martxoak 18, larunbata
12:00 Martxoaren 25eko manifestazioa bultzatzeko agerraldi masiboa herritarrekin, Donostiako Anoeta futbol zelai parean.
Deitzailea: Errausketaren Aurkako Mugimendua.
Martxoak 25, larunbata
17:00 Erraustegiaren alternatiba babesteko manifestazioa, Donostiako Anoeta futbol zelai paretik Bulebarrera.
Deitzailea: Errausketaren Aurkako Mugimendua.