Bidasoako Kontrabandistak ibilbideko hirugarren etapa osatu zuten Andatzakoek aurreko igandean. “22ko taldeak (argazkian bat falta da) egin genuen ibilbidea, eguzki, euri eta gogor erasotzen zuen haizeari aurre eginaz. Ibilaldiaren amaieran harrera ezin hobea izan genuen Beintzako Orbela aterpean”, berri eman diete NOAUA!ri.
Apirilaren 9an izango da "Bidasoako Kontrabandistak" ibilbideko laugarren etapa, Beintza eta Ziga lotuko dituena.
Irudia: Andatza M.K.T.
2017ko egutegia
-Urtarrilak 15: “Bidasoako Kontrabandistak”: Hendaia-Hondarribia-Harritxulo.
-Otsailak 12: “Bidasoako Kontrabandistak 2”: Arritxulo-Arantza.
-Martxoak 12: “Bidasoako Kontrabandistak 3”: Arantza-Beintza.
-Apirilak 9: “Bidasoako Kontrabandistak 4”: Beintza-Ziga.
-Maiatzak 14: “Bidasoako Kontrabandistak 5”: Ziga-Erratzu.
-Ekainak 11: “Bidasoako Kontrabandistak 6”: Erratzu-Etxalar.
-Uztailak 9: “Bidasoako Kontrabandistak 7”: Etxalar-Biriatu.
-Irailak 9-10: Posets 3.375 m.
-Urriak 8: Anboto.
-Azaroak 12: Elgeako zerra.
-Azaroak 23,24,25: Mendi Astea.
-Abenduak 17: Hendaia-Ibardin.
"Andatzakoak Perdidon"
"Amaia Zubelzuk eta Ander Aisak prestatutako "Andatzakoak Perdidon" ikuskizun bizia ezagutzeko aukera izan genuen azaroako Mendi Astean. Ordesan bizi izan genituen 3 egunetako ibilaldien bideoa ikusgai duzu lotune honetan: https://goo.gl/photos/fBcQx53CZfT7smc68."