Aste hau jubilatuena izaten ari bada, hurrengoa musikaz blaitua datorkigu. Hemen da Zumarte Musika Eskolak Usurbilgo Udalarekin elkarlanean antolaturiko 13. Soinurbil Musika Astea. Martxoaren 20tik 26ra egunero musikaz girotuko gaitu Soinurbilek:
Martxoak 20, astelehena
18:00/19:00 Organo erakustaldia Salbatore Elizan.
Zehaztasunak: "Usurbilgo organoa berezia da. 1907an Parisen eraiki zen, Cavaillé-Coll lantegietan. Joan Luis Atxegaren eskutik Usurbilgo organoa gertutik ikusteko aukera paregabea izango dugu".
Martxoak 21, asteartea
18:30 “Kontu kantari” jolasean ikasi, musikaz hazi Sutegin.
Zehaztasunak: "Euskarazko hamar haur-kantuen kontzertua txotxongiloekin. Kontu kantarik gogoan ditugun kantuak bildu, eta beste erritmo batzuetara aldatzen ditu: reggae, rap edo bluesera. Aukera ona musikaz eta txotxongiloen mundu magikoaz familiarekin gozatzeko".
Martxoak 22, asteazkena
19:00 Organo eta txistu kontzertua Salbatore Elizan.
Zehaztasunak:
Organo-jotzailea: Juan Luis Atxega Pagola.
Txistulari bakarlariak: Estanis Karrera Sarasola eta Aitor Pagola Arizmendi.
Lezoko eta Usurbilgo txistulari taldea.
Martxoak 23, osteguna
19:00 Beasaingo musika eskolakoen bisita Sutegin.
Zehaztasunak: "Beasaingo Loinatz Musika Eskolakoak Usurbilera etorriko dira urtean zehar egindako lana erakustera".
Sarrera: doan.
Martxoak 24, ostirala
20:00 Rockalean ikuskizuna kalean.
Zehaztasunak: "Herriko kaleetako edozein lekutan jo dezakeen Rock talde bat imajinatzen al duzu? Ba horixe da RocKalean! Rock eta Pop estiloko kantu ezagunek osatzen dute gure kantu-zerrenda".
Martxoak 25, larunbata
12:00 Zumarteko pop-rock taldeen kontzertua Mikel Laboa plazan.
Zehaztasunak: "Zumarte Musika Eskolako taldeek eskainiko dute kontzertu hau. Adin desberdinetako ikasleak izango dira bertan parte hartuko dutenak eta dagoeneko emanaldi ugari eskaini dituztenak dira, taldeen izenak hauek dira: Zappa taldea, Nesquik Taldea, Ixaksonak Taldea, Ganbarakada Taldea eta The Hastelen´s Taldeak".
Martxoak 26, igandea
12:00 Azkoitiko musika bandaren kalejira eta kontzertua.
12:00 Kalejira.
13:00 Kontzertua frontoian.
Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.
Laguntzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia.