Urtarrileko langabetu kopuru bera otsailean

Noaua Aldizkaria 2017ko mar. 15a, 15:00

Urtarrileko datu bera erregistratu da otsailean ere. 272 langabetu zenbatu ditu Estatuko Enplegu Zerbitzuak joan den hilabetean Usurbilen. Azken urtean langabezia-tasak izan duen bilakaeraren erakusle, orain justu duela urtebete udalerri honek zuen langabetu kopurua: 302 herritar guztira. 2017ko otsailean 30 langabetu gutxiago zeuden (272), 535 gutxiago Buruntzaldean (3.742) eta 4.118 gutxiago Gipuzkoan (37.848).

Langabetu kopuruan, datu ofizialen arabera, azken hilabeteotan beheranzko joera argia egon den arren, generoaren aldagaia aintzakotzat hartuta, bere horretan mantentzen da gizonezko eta emakumezko langabetu kopuruen arteko aldea. 147 emakumezko langabetu zenbatu ziren otsailean Usurbilen, eta 125 gizonezko langabetu. Kontratazio datuetan ere ez da aldaketarik sumatzen. Gizonezko gehiago (178) kontratatu dira otsailean, emakumezkoak (119) baino. Erregistratu diren kontratu ia denak, 297tik 189, aldi baterako hitzartu dira.

2017ko otsaila

Usurbil: 272.     Buruntzaldea: 3.742.    Gipuzkoa: 37.848.

Sexuaren eta adinaren arabera

Gizonezkoak: 125.

25 urtetik behera: 9.

25-44 urte artean: 54.

45 urtetik gora: 62.


Emakumezkoak: 147.

25 urtetik behera: 11.

25-44 urte artean: 77.

45 urtetik gora: 59.

Sektorearen arabera

Nekazaritza: 12.

Industria: 37.

Eraikuntza: 26.

Zerbitzuak: 180.

Aurretik lanik gabe: 17.

Langabezia Buruntzaldean

Andoain: 806.

Astigarraga: 269.

Hernani: 1.080.

Lasarte-Oria: 1.043.

Urnieta: 272.

Usurbil: 272.

Guztira: 3.742.

Langabezia Gipuzkoan

Guztira: 37.848.

Erregistraturiko lan kontratuak

Usurbilen: 297.

Aldi baterakoak: 265.

Zerbitzuen sektorean: 189.

Sexuaren arabera: 178 lan kontratu gizonezkoenak, 119 emakumezkoenak.

2017ko urtarrileko datuak

2016ko abenduko datuak

2016ko langabezia datuen bilakaera