52 eskaera, Errigoraren "Uztaberria" kanpainan

Noaua Aldizkaria 2017ko mar. 15a, 12:45

Esku-orrien bidez 30 eskaera eta Internetez beste 22 eskaera jaso ditugu NOAUA!n. Guztira honenbestez, 52 lagunek eskatu dituzte, Errigorak abian jarritako "Uztaberria" elkartasun kanpainaren baitan, eskuragarri zeuden Nafarroa hegoaldean ekoitzitako oliba-olio bidoi eta kontserbak. Adi orain banaketei. Oliba olio bidoiak martxoaren 30 eta 31n banatuko ditugu NOAUA!n bertan. Kontserbak ekainaren 1 eta 2an, NOAUA!ren egoitzan baita. Produktuok jasotzerakoan egin beharko dituzue ordainketak. Argibide gehiagorako:

errigora.eus

943 360 321

elkartea@noaua.eus

Bi kanpainak batean

Iaz arte, oliba-olio bidoien kanpaina batetik eta bestetik kontserbena egiten zuten, bereizita. Bi kanpainok bateratu ditu Errigorak aurtengoan, “urtean bi udaberri izango bagenitu, bigarrena ez litzateke berria izango” eta. 

Uztaberri bakarra izango dugu, eta aipatu moduan berdea, “izan ere, lehenengoz, Eskutik Eskura eskaintzen diren produktu guzti-guztiak ekologikoan eskuratu ahal izango dituzu. Udazkenean, Errigorago joan eta izatearekin amestu genuen. Bada, aurtengo eskaintza berdearekin, hasi gara dagoeneko ametsak egi bihurtzen, nekeza izan bada ere”.

Kanpaina honi begira, gaineratzen dutenez, "gogotik egin dugu lan: ekoizle gehiago topatu behar izan dugu, nekazari eta elaboratzaileak harremanetan jarri, nekazari-sindikatu eta ekoizpen-kontseiluekin lankidetza bideak garatu... Eta, hala ere, agroekologiaren bide luzearen lehen urratsak baino ez ditugu eman. Leiho txikiak zabaldu ahala, ordea, Nafarroa hegoaldeko landa eremuan eragiteko ate berriak ireki zaizkigu. Oraindik Errigorago eramango gaituzten ateak. Orain artekoak bezala, guztion artean zabalduko ditugun ateak: auzolanean eta elkarlanean".

OLIO BIDOIAK   
 ESKU-ORRIAK (30 ESKAERA)INTERNETEZ (22 ESKAERA)GUZTIRA
Olio Konbentzionala311142
Olio Ekologikoa352055
Olio Lotea538
    
 

KONTSERBAK

  
 ESKU-ORRIAK (30 ESKAERA)INTERNETEZ (22 ESKAERA)GUZTIRA
Piperrak16622
Piper ekologikoak628
Zainzuriak14822
Zainzuri ekologikoak426
Orburuak10414
Orburu ekologikoak303
Menestra448
Menestra ekologikoak202
Potxak145
Potxa ekologikoak112
Tomatea325
Tomate ekologikoak6410
Kremak112
Krema ekologikoak011