"Alternatiba dagoelako errausketarik ez!" aldarripean herri mobilizazio handia iragarri du Errausketaren Aurkako Mugimenduak martxoaren 25erako Donostian. 17:00etan abiatuko da Anoeta futbol zelai paretik, Bulebarrerantz. Hondakinen errausketaren aurkako mobilizazio hau, martxoaren 9an aurkeztu zuten alternatibari babesa adierazteko ere izango da. Hain zuzen, hondakinak erraustea baztertzen duen alternatiba merkeago eta osasuntsua aurkeztu zuen duela astebete, aipatu herri mugimenduak.
Alternatiba babesteko atxikimenduak biltzen ari dira orain. Dagoeneko eragile mordo baten babesa bildu dute. Sinadura orria eskuragarri jarri dute erraustuez.org atarian. Horrekin batera, hilaren 25ko mobilizazio erraldoiari bultzada emateko larunbateko Anoetako prentsaurreko masibora deitu dituzte herritar eta eragileak.
Deialdiak
-Atxikimendu bilketa kanpainan parte hartzeko deia. Hemen duzue sinatzeko orria: errausketarik ez
-Eragile bakoitzak bere aldarrikapenekin eta martxoaren 25eko manifestaziora gonbidatuz, bideo labur bat grabatu eta oinarri sozialean zabaltzeko deia egin dute.
Martxoak 18, larunbata
12:00 Martxoaren 25eko manifestazioa bultzatzeko agerraldi masiboa herritar eta eragileekin, Donostiako Anoeta futbol zelai parean. Eragile bakoitza bere ikur eta aldarrikapenekin bertaratzeko deia egin dute. Herritar guztiak ere gonbidatzen dituzte hitzordura.
Deitzailea: Errausketaren Aurkako Mugimendua.
Martxoak 25, larunbata
17:00 Erraustegiaren alternatiba babesteko herri mobilizazio handia, Donostiako Anoeta futbol zelai paretik Bulebarrera. Manifestazioaren baitan "mikro manifestazio" desberdinak egongo direnez, haien aldarrikapenak zabaltzeko makildun pankartekin agertzeko deia egin diete eragileei.
Deitzailea: Errausketaren Aurkako Mugimendua.
Atxikimenduen behin behineko zerrenda
AHTrik ez
Aizan feminista taldea
Aiztondo klasika
Aiztondo plataforma
Aiztondo Txirrindulari Elkartea
Alternatiba
Andoaingo Gaztetxea
Asvinenea Kultur Elkartea (Antzezleak biltzen dituen elkartea)
Billabonako Aizkardi Mendi Elkartea
Billabonako Oinkari Dantza Taldea
CCOO sindikatua
CGT sindikatua
CNT
Debagoiena Eredu, Zabortegirik Ez plataforma
Donostia Bizirik
Donostiako Hondakinen Bilgunea
Eguzki
Ekologistak Martxan
ELA sindikatua
EQUO
Errausketaren Aurkako Koordinadora
ESK sindikatua
Ezker Anitza – IU
Gasteizko Zero Zabor
Greenpeace
Haize Garbia plataforma
Hernaniko Berdintasun Kontseilua
Hernaniko Kooperazio Taldea
Hernanin Zero Zabor
Herria Kultur Elkartea
Ipar Haizea
Jatorkin Atzerritarren aldeko elkartea (Tolosa)
Lurreko Eko denda
Matxintxulo Asteasuko Gaztetxea
Nekane Libre
OEIT /GEIS
Onddo Gaztetxea
Podemos Euskadi
Steilas sindikatua
Stop Kaleratzeak Hernani
Tolosaldeko Osasun Publikoaren aldeko plataforma
Zero Zabor i.b.e.
Zizurkilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa
Informazio gehiago: erraustuez.org