"Emozioak bizi" hitzaldia 17:00etan Artzabalen, Jubilatu Astearen baitan

Noaua Aldizkaria 2017ko mar. 16a, 09:58

Erdibidera heldu den Jubilatu Asteari loturiko hitzordu berria ostegun honetan 17:00etan Artzabalgo ekitaldi aretoan; "Emozioak bizi" hitzaldia, Matia Fundazioko kide baten eskutik. "Ekonomia, interes tipoak" izeneko beste saio batekin abiatu zuten astelehenean, Gure Pakea Elkarteak antolaturiko zikloa. Asteartean, ondoko irudietan bildu dugun "Aiton amonen aterpea" antzezlanaz gozatzeko aukera izan zuten.

JUBILATU ASTEA

Martxoak 16, osteguna

17:00 "Emozioak bizi" hitzaldia Artzabalgo ekitaldi aretoan, Matia Fundazioko kide baten eskutik.

Martxoak 17, ostirala

09:00 Hernanira ibilaldia eta bazkaria. Artzabal, Santuenea, Lasarte-Oria, Urnieta eta Hernani lotuko ditu ibilaldiak. 14:00etan bazkaria jubilatuen etxean.

Martxoak 19, igandea

14:00 Jubilatu Astea: bazkaria Atxega Jauregian.

Antolatzailea: Gure Pakea Elkartea.