Atez ateko bilketak 8 urte bete dituen egun honen bueltan, gaikako bilketari loturiko azken hilabeteotako emaitzak ezagutzera eman ditu Usurbilgo Udalak. Aurreko urteotako ildo beretik, balantze positiboa egin dute Udaletik. Ez da gutxiagorako, usurbildarrak hondakinen %84 gaika biltzera heldu ostean. “Zalantzarik gabe, ondoriozta dezakegu Usurbilgo hiri hondakin gehienak gaika biltzen direla eta gainera bildutakoa kalitate oso onekoa dela”, adierazi du ohar bidez, Xabier Arregi Usurbilgo alkateak.
Horren erakusgarri ondoko datuak. Batetik, azken hilabeteotakoak. Bestetik, "Usurbil 0.0" hondakinen kudeaketa eredu propioa izateko bide-orrian jasotako datu sorta:
Gaikako bilketaren azken emaitzak
Gaikako bilketa (2016ko datua): %84.
Usurbildarren hondakinen sorrera (2016ko datua): 475 kg pertsonako eta urteko.
Erreusa (2016ko datua):
-75 kg sortu ditu usurbildar bakoitzak 2016an.
-Gipuzkoan egindako 50 karakterizazioetatik material biodegradagarri gutxien (%8,81) eta material mixto gehien (%51, pixohial eta konpresak) zuen erreusa, Usurbilgoa.
Biohondakinen 2017ko urtarrileko karakterizazioko emaitza:
-Usurbilgo biohondakinak, kalitate gorenekoak.
-Usurbilgo biohondakina material konpostagarri gehien zuena (%99,78 eta erreus gutxien (%0,22).
8 urteotako gertaera nagusiak
2009: atez ateko bilketaren hasiera. Usurbil Zero zabor udalerria eta atez atekoan aitzindari Euskal Herri mailan.
2010: komertzio eta industria jardueretako hiri hondakinen bilketaren hasiera.
2011: auzokonpostaren sustapenean aitzindari Usurbil, Gipuzkoan. Jada 700 familiek autokonpostatzen dute etxean sortzen duten hondakinen ia erdia.
2014: sortzez besteko ordainketa tasa aplikatzen hasi zen Usurbil. Euskal Herrian udalerri aitzindari eta bakarra.
2015: Kilometroak 15 ekimenaren harira, “inoiz ekitaldi publiko batean egin den hondakinen kudeaketa arduratsuenaren lekuko izan zen Usurbil. Egindako lanak aitortza jaso zuen, eta KMK15 EAE-ko hondakinen prebentzio astean finalista izendatu zuten”.
Honez gain, Espainiako Gobernuko Ingurumen Ministerioak, praktika onen eredu gisa aitortua du Usurbilgo Udala, eta ohikoak dira beste erakunde eta herrialdeetatik Usurbilgo hondakinen kudeaketa eredua ezagutzeko gure artera eginiko bisitak.
2016: hondakinen kudeaketa eredu propioa izateko, "Usurbil 0.0" bide-orriaren aurkezpena.
2017/3/16: atez atekoak 8 urte bete dituenean, eta hiru hilabetez, herritar, eragile eta adituen ekarpenak jaso ostean, "Usurbil 0.0" bide-orriaren behin betiko onarpena.
Araudiak bete eta haratago joan da Usurbil 8 urteotan
-2008/98/Ce Hondakinen Zuzentaraua: 2020rako %50eko gaikako bilketa finkatzen du helburutzat. Usurbilen jada %83koa da gaikako bilketa.
-2015eko Europar Parlamentuko erabakia: 2020rako biohondakinen gaikako bilketa izatea du helburutzat eta 2030erako %70eko gaikako bilketa izatea. Usurbilen 2009an bete ziren helburuok.
-22/2011 Hondakinen eta lur kutsatuen legea: 2020rako hondakinen sorrera 2010rekiko %10ean murriztea du helburu. Helburu hau 2013an bete zuen Usurbilek.
-2015eko hondakinen zuzentarau proposamena: 2025erako gaikako bilketa %60koa izatea du helburu, 2030erako %65ekoa. Usurbilen egun %83ko gaikako bilketa dugu.
-1481/2001 Errege dekretua: zabortegian 1995. urtean botatako hondakinen %35 arte murriztea du helburu, hondakin biodegradagarriei dagokionez. Usurbilek helburu hau betetzen du.
Prebentzioan egin den lanketa: poltsa berrerabilgarrien banaketa; erosketetan tuperraren erabilera; iturriko uraren sustapena; edalontzi berrerabilgarrien erabilpena; hondakin gutxiago sortzea ekitaldi publikoetan; berrerabilpena sustatzen duten azokak; haurrekin sentsibilizazio kanpainak; jantokian erabilera bakarreko zapien erabilera murrizketa.
Hondakinen sorrera
2008: 2.870 tona urteko/501 kilo biztanleko eta urteko.
2009: 2.169 tona urteko/369 kilo biztanleko eta urteko.
2010: 3.504 tona urteko/585 kilo biztanleko eta urteko.
2011: 3.359 tona urteko/555 kilo biztanleko eta urteko.
2012: 3.187 tona urteko/522 kilo biztanleko eta urteko.
2013: 2.921 tona urteko/475 kilo biztanleko eta urteko.
2014: 2.919 tona urteko/470 kilo biztanleko eta urteko.
2015: 3.022 tona urteko/485 kilo biztanleko eta urteko.
2016: 475 kilo biztanleko eta urteko.
Gaikako bilketaren bilakaera
2008: Usurbilen %30, San Markon %28, Gipuzkoan %32.
2009: Usurbilen %71, San Markon %30, Gipuzkoan %31.
2010: Usurbilen %80, San Markon %32 eta Gipuzkoan %32.
2011: Usurbilen %81, San Markon %34 eta Gipuzkoan %32.
2012: Usurbilen %83, San Markon %35 eta Gipuzkoan %33.
2013: Usurbilen %83, San Markon %36 eta Gipuzkoan %38.
2014: Usurbilen %83, San Markon %39 eta Gipuzkoan %43.
2015: Usurbilen %84, San Markon %46 eta Gipuzkoan %49.
2016: Usurbilen %84.
Usurbilgo hiri hondakinak 2015
Biohondakina: %25,95.
Paper eta kartoia: %13,81.
Beira: %7,20.
Ontzi arinak: %8,97.
Garbigunea: %16,33.
Besteak: %10,44.
Erreusa: %17,30.
2015, errefusaren osaera
Etxeko errefusa: %16.
Kale garbiketa: %23.
Industriako errefusa: % 61.