Pobrezia energetikoaren eremuan egiten ari den lanketaren baitan, energia kontuei loturiko bi hitzordu deitu ditu Usurbilgo Udalak, datorren asterako. Hitzorduotako baterako gainera, aurrez eman beharko da izena. Honatx xehetasunak:
Martxoak 22, asteazkena
19:00 Hitzaldia Potxoenean: "Etxeko faktura elektrikoa ulertzen eta hobetzen".
Hizlaria: Alex Lopez, Goienerreko bazkidea.
Zehaztasunak: "Bertaratuko direnei, bakoitzaren etxeko faktura ekartzea gomendatzen da, fakturaren interpretazioaren inguruko xehetasunak han bertan ikusteko".
Martxoak 25, larunbata
10:00 Lanbide Eskolako energia berriztagarri eta eraginkortasun energetikoari buruzko bisita.
Oharra: bisitarako izena aurrez eman Usurbilgo Udalean edo ingurumena@usurbil.eus helbidera idatzita.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, Goiener Energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba, Usurbilgo Lanbide Eskola.