Bihurri ludotekak "Gorputz higienea" Clown saioa antolatu du ostiral honetarako, martxoaren 17rako, arratsaldeko 17:30etan aipatu ludotekan bertan. "Parte hartuko duten antzezleen aurkezpena egingo da, eta ondoren, sorosleek argi eta garbi azalduko dituzte jarraitu beharreko pausoak: eskuak garbitzea, dutxa, hortzak garbitzea".
Aginagako txokoetan izen emateko azken eguna
Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkarteak apirileko oporraldirako (apirilaren 10tik 12ra eta 18tik 21era) txokoak antolatu dituzte haurrentzat Aginagako ludotekan, goizez, 09:00-13:00 artean (sarrera 10:00ak arte). Izena martxoaren 17a baino lehen eman beharko da, aginaga@eskolatxikiak.org helbidera idatzita. Txokoetako prezioa, apuntatu den haur kopuruaren arabera zehaztuko dute.
Udajolaserako arduraduna eta begiraleak behar ditugu
Zehaztasunak: Usurbilgo Udalak eta NOAUA! Kultur Elkarteak uztailean ohi duen Udajolas aisialdiko ekimenerako arduradun eta begiraleak behar dira.
Profila:
-2 urteko esperientzia.
-Zuzendari titulua izatea.
-Begirale titulua izatea.
-EGA edo baliokidea den agiria izatea.
-Sexu delitua egiteagatiko aurrekari penalak ez dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.
-Usurbildarrek lehentasuna izango dute.