Martxoaren 25eko manifestazioa babesteko, prentsaurreko masiboa larunbatean Anoetan

Noaua Aldizkaria 2017ko mar. 17a, 04:46

"Alternatiba dagoelako errausketarik ez!" aldarripean herri mobilizazio handia iragarri du Errausketaren Aurkako Mugimenduak martxoaren 25erako Donostian. 17:00etan abiatuko da Anoeta futbol zelai paretik, Bulebarrerantz. Hondakinen errausketaren aurkako mobilizazio hau, martxoaren 9an aurkeztu zuten alternatibari babesa adierazteko ere izango da. Girotzeko, eta hilaren 25eko mobilizazioari bultzada emateko, larunbatean 12:00etan Anoeta futbol zelai parean egingo den prentsaurreko masiboan parte hartzeko deia luzatu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak.

Atxikimendu bilketa

Hondakinak erraustea baztertzen duen alternatiba merkeago eta osasuntsua aurkeztu zuen duela astebete, aipatu herri mugimenduak. Alternatiba hau babesteko hainbat deialdi egin ditu Errausketaren Aurkako Mugimenduak egunotarako. Atxikimenduak biltzen ari dira orain. Dagoeneko hamarnaka eragileren babesa jaso dute. Sinadura orria eskuragarri jarri dute erraustuez.org atarian. 

Deialdiak

-Atxikimendu bilketa kanpainan parte hartzeko deia. Hemen duzue sinatzeko orria: errausketarik ez

-Eragile bakoitzak bere aldarrikapenekin eta martxoaren 25eko manifestaziora gonbidatuz, bideo labur bat grabatu eta oinarri sozialean zabaltzeko deia egin dute.

Martxoak 18, larunbata

12:00 Martxoaren 25eko manifestazioa bultzatzeko agerraldi masiboa herritar eta eragileekin, Donostiako Anoeta futbol zelai parean. Eragile bakoitza bere ikur eta aldarrikapenekin bertaratzeko deia egin dute. Herritar guztiak ere gonbidatzen dituzte hitzordura.

Deitzailea: Errausketaren Aurkako Mugimendua.

Martxoak 25, larunbata 

17:00 Erraustegiaren alternatiba babesteko herri mobilizazio handia, Donostiako Anoeta futbol zelai paretik Bulebarrera. Manifestazioaren baitan "mikro manifestazio" desberdinak egongo direnez, haien aldarrikapenak zabaltzeko makildun pankartekin agertzeko deia egin diete eragileei.

Deitzailea: Errausketaren Aurkako Mugimendua.

Atxikimenduen behin behineko zerrenda

  1. AHTrik ez
  2. Aizan feminista taldea
  3. Aiztondo klasika
  4. Aiztondo plataforma
  5. Aiztondo Txirrindulari Elkartea
  6. Alternatiba
  7. Amasako Martina Kultur elkartea
  8. Andoaingo Gaztetxea
  9. Aralar
  10. Argia
  11. Asteasuko EBIA elkartea
  12. Asteasuko Matxintxulo gaztetxea
  13. Asvinenea Kultur Elkartea (Antzezleak biltzen dituen elkartea)
  14. Billabonako Aizkardi Mendi Elkartea
  15. Billabonako Erniobea BHIko guraso elkartea
  16. Billabonako Oinkari Dantza Taldea
  17. Biolur Gipuzkoa
  18. CCOO sindikatua
  19. CGT sindikatua
  20. CNT sindikatua
  21. Debagoiena Eredu, Zabortegirik Ez plataforma
  22. Donostia Bizirik
  23. Donostiako Hondakinen Bilgunea
  24. Duintasuna elkartea (Gipuzkoako jubilatuak eta pentsiodunak)
  25. Eguzki
  26. EH Bildu
  27. EHNE
  28. Ekologistak Martxan
  29. ELA sindikatua
  30. EQUO
  31. Ernai
  32. Errausketaren Aurkako Koordinadora
  33. ESK sindikatua
  34. Ezker Anitza – IU
  35. Gasteizko Zero Zabor
  36. Gipuzkoa Zutik
  37. Greenpeace
  38. Haize Garbia plataforma
  39. Haritzalde Naturzaleen elkartea
  40. Hernaniko Berdintasun Kontseilua
  41. Hernaniko EH Bildu
  42. Hernaniko Kooperazio Taldea
  43. Hernanin Zero Zabor
  44. Herria Kultur Elkartea
  45. Ikasle Abertzaleak
  46. Ipar Haizea
  47. Jatorkin Atzerritarren aldeko elkartea (Tolosa)
  48. Karabeleko Baratza ekologikoak
  49. Komite Internazionalistak
  50. LAB sindikatua
  51. Lanbide Kaltetuak (Asociación de afectados por Lanbide)
  52. Lurreko Eko denda
  53. Nekane Libre
  54. OEIT /GEIS
  55. Onddo Gaztetxea
  56. Podemos Donostia
  57. Podemos Euskadi
  58. Sortu
  59. Steilas sindikatua
  60. Stop Kaleratzeak Hernani
  61. Tolosaldeko Osasun Publikoaren aldeko plataforma
  62. Usurbilgo Aralar
  63. Usurbilgo EH Bildu
  64. Usurbilgo Ernai
  65. Zero Zabor ingurumen babeserako elkartea
  66. Zizurkilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa

Informazio gehiago: erraustuez.org