Ingurumen, hezkuntza, parekidetasun, kultur edota kirol eremuan lanean diharduten eragileak, sindikatuak, alderdi politikoak... Guztira jada 75 eragileek babesa adierazi diote, Errausketaren Aurkako Mugimenduak martxoaren 25ean, 17:00etan Donostiako Anoeta paretik abiatuko den manifestazioari. Segidan duzue momentuz bildu dituzten atxikimenduen zerrenda. Hazten segi dezakeen zerrenda, babesa adierazteko epeak zabalik segitzen baitu.
"Era askotako erakunde, elkarte, talde eta herritarrok adierazi dugu, dagoeneko, gure babesa. Ez dugulako errauskailurik nahi ez Zubietan eta ez inon. Ez dugulako gure hondakinak tratatzeko azpiegitura garesti, kutsakor eta alferrikakorik nahi. Ez dugulako nahi gure eta gure ondorengoen osasuna kaltetzerik, ez dugulako nahi gure dirua xahutzerik ezta enpresa multinazionalek gure diruarekin negozioa egin dezaten, aldi berean herritarrontzako premiazko zerbitzu publikoak murriztuz", adierazi dute eguerdian, herri mobilziazio handia abiatuko den gunean, Donostiako Anoeta futbol zelaian gaur eguerdian egin duten agerraldian.
Errausketak alternatiba baduela gogorarazi dute, frogatua dagoen moduan baliagarria, merkeagoa eta osasuntsuagoa dena gainera. Horregatik galdetzen zuten, "zer dela eta gastatu behar ditugu 212 milioi erraustegia eraikitzen eta 700 edo 1.000 milioi, horiek kudeatzen?".
Deialdiak
-Atxikimendu bilketa kanpainan parte hartzeko deia. Hemen duzue sinatzeko orria: errausketarik ez
-Eragile bakoitzak bere aldarrikapenekin eta martxoaren 25eko manifestaziora gonbidatuz, bideo labur bat grabatu eta oinarri sozialean zabaltzeko deia egin dute.
Martxoak 25, larunbata
17:00 Erraustegiaren alternatiba babesteko herri mobilizazio handia, Donostiako Anoeta futbol zelai paretik Bulebarrera. Manifestazioaren baitan "mikro manifestazio" desberdinak egongo direnez, haien aldarrikapenak zabaltzeko makildun pankartekin agertzeko deia egin diete eragileei.
Deitzailea: Errausketaren Aurkako Mugimendua.
Atxikimenduen behin behineko zerrenda
- AHTrik ez
- Aizan feminista taldea
- Aiztondo klasika
- Aiztondo plataforma
- Aiztondo Txirrindulari Elkartea
- Alternatiba
- AltzaXXI Herri Ekimena
- Amasako Martina Kultur elkartea
- Andoaingo Gaztetxea
- Andoaingo Punttuka Bertso Eskola
- Anoetako Gazte Asanblada
- Anoetako Neska Gazte Feministak
- Aralar
- Argia
- Asteasuko Atzapar Pilota Kirol Elkartea
- Asteasuko EBIA elkartea
- Asteasuko Matxintxulo gaztetxea
- Asvinenea Kultur Elkartea (Antzezleak biltzen dituen elkartea)
- Belartza 2 gelditu
- Billabonako Aizkardi Mendi Elkartea
- Billabonako Erniobea BHIko guraso elkartea
- Billabonako Oinkari Dantza Taldea
- Biolur Gipuzkoa
- CCOO sindikatua
- CGT sindikatua
- CNT sindikatua
- Debagoiena Eredu, Zabortegirik Ez plataforma
- Donostia Bizirik
- Donostiako Hondakinen Bilgunea
- Duintasuna elkartea (Gipuzkoako jubilatuak eta pentsiodunak)
- Eguzki
- EH Bildu
- EHNE
- Ekologistak Martxan
- ELA sindikatua
- EQUO
- Ernai
- Errausketaren Aurkako Koordinadora
- ESK sindikatua
- Ezker Anitza – IU
- Fleming Ikastetxeko Guraso elkartea
- Gasteizko Zero Zabor
- Gipuzkoa Zutik
- Greenpeace
- Haize Garbia plataforma
- Haritzalde Naturzaleen elkartea
- Hernaniko Berdintasun Kontseilua
- Hernaniko EH Bildu
- Hernaniko Kooperazio Taldea
- Hernanin Zero Zabor
- Herria Kultur Elkartea
- Ikasle Abertzaleak
- Ipar Haizea
- Irabazi Donostia
- Jatorkin Atzerritarren aldeko elkartea (Tolosa)
- Karabeleko Baratza ekologikoak
- Komite Internazionalistak
- LAB sindikatua
- Lanbide Kaltetuak (Asociación de afectados por Lanbide)
- Lurreko Eko denda
- Nekane Libre
- OEIT /GEIS
- Onddo Gaztetxea
- Podemos Donostia
- Podemos Euskadi
- Sortu
- Steilas sindikatua
- Stop Kaleratzeak Hernani
- Tolosaldeko Osasun Publikoaren aldeko plataforma
- Usurbilgo Aralar
- Usurbilgo EH Bildu
- Usurbilgo Ernai
- Zero Zabor ingurumen babeserako elkartea
- Zizurkilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa
- Zubietako Herri Ikastetxeko klaustroa eta jangelako langileak
Informazio gehiago: erraustuez.org