Udaberri giroko eguna gaur, Txokoalden ospatzen ari diren orientazio proban

Noaua Aldizkaria 2017ko mar. 19a, 12:08

Azaroaz geroztik jokoan den Gipuzkoako Orientazio Ligaren baitako laugarren proba Txokoalde eta Andatza bueltan ari dira ospatzen igande goiz honetan. Ia 400 lagun zeuden izena emanda gaurko probarako. Tantaka ia etenik gabe heltzen joan dira parte hartzaileak irteera gunera. Gaurko probaren ostean, orientazio liga amaitzeko beste bi proba geratzen dira:

Maiatzak 7: Oianleku (Oiartzun).

Ekainak 4: Ulia (Donostia).

Orientazio probaren nondik norakoak

"Orientazio froga bat, mapa batean adierazitako ibilbide bat, naturan jarritako balizak bilatuz egitean datza.

Parte hartzaile bakoitzak, mapa bat eta kontrol txartel bat izango du, bertan baliza bakoitza zulatu beharko delarik. Ondoren, orientazio froga batean ohikoa den mapa bat azaltzen da. Irteera emandakoan, parte hartzaile bakoitzak, maparen laguntzarekin, lehen baliza bilatu beharko du, eta behin topatutakoan, balizako pintzarekin zulatu beharko da, kontrol txartelean. (Baliza bakoitzak zulatu ezberdina dauka, eta ondorioz, antolaketak ziurta dezake baliza orotan izan dela parte hartzailea).Parte hartzaileak antolaketak ezarritako ordenean bilatu beharko ditu balizak, eta behin azkenekoa bilatutakoan, helmugatik pasako da (bertan izango da azken baliza) kontrol txartela emanez. Ondoren, orientazio kirolari buruzko azalpen bideo bat aurkezten da".

Informazio gehiago: GOTorientazioa.org edo info@gotorientazioa.org