Bai ala bai, jakina zen Zubieta nagusituko zela final handian. Zubietako bi taldeen artean jokatu baitzen larunbat arratsaldean Billabonan, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako joko garbiko azken neurketa. Joseba Aizpurua eta Antton Arrillaga nagusitu ziren. Imanol Aizpurua eta Josu Aizpurua berriz txapeldunorde ditugu. Zorionak! Honatx final handiko azken emaitza:
Zubieta 3 (Joseba Aizpurua-Antton Arrillaga) 40-35 Zubieta 1 (Imanol Aizpurua-Josu Aizpurua)