Musikaz blai datorkigu aste hau. Hemen da Zumartek Usurbilgo Udalarekin elkarlanean antolaturiko 13. Soinurbil Musika Astea. Gaurtik igandera, egunero hitzordu interesgarri askoak izango ditugu. Musikaz gozatzeko zazpi hitzordu segidan:
Martxoak 20, astelehena
18:00/19:00 Organo erakustaldia Salbatore Elizan.
Zehaztasunak: "Usurbilgo organoa berezia da. 1907an Parisen eraiki zen, Cavaillé-Coll lantegietan. Joan Luis Atxegaren eskutik Usurbilgo organoa gertutik ikusteko aukera paregabea izango dugu".
Martxoak 21, asteartea
18:30 “Kontu kantari” jolasean ikasi, musikaz hazi Sutegin.
Zehaztasunak: "Euskarazko hamar haur-kantuen kontzertua txotxongiloekin. Kontu kantarik gogoan ditugun kantuak bildu, eta beste erritmo batzuetara aldatzen ditu: reggae, rap edo bluesera. Aukera ona musikaz eta txotxongiloen mundu magikoaz familiarekin gozatzeko".
Martxoak 22, asteazkena
19:00 Organo eta txistu kontzertua Salbatore Elizan.
Zehaztasunak:
Organo-jotzailea: Juan Luis Atxega Pagola.
Txistulari bakarlariak: Estanis Karrera Sarasola eta Aitor Pagola Arizmendi.
Lezoko eta Usurbilgo txistulari taldea.
Martxoak 23, osteguna
19:00 Beasaingo musika eskolakoen bisita Sutegin.
Zehaztasunak: "Beasaingo Loinatz Musika Eskolakoak Usurbilera etorriko dira urtean zehar egindako lana erakustera".
Sarrera: doan.
Martxoak 24, ostirala
20:00 Rockalean ikuskizuna kalean.
Zehaztasunak: "Herriko kaleetako edozein lekutan jo dezakeen Rock talde bat imajinatzen al duzu? Ba horixe da RocKalean! Rock eta Pop estiloko kantu ezagunek osatzen dute gure kantu-zerrenda".
Martxoak 25, larunbata
12:00 Zumarteko pop-rock taldeen kontzertua Mikel Laboa plazan.
Zehaztasunak: "Zumarte Musika Eskolako taldeek eskainiko dute kontzertu hau. Adin desberdinetako ikasleak izango dira bertan parte hartuko dutenak eta dagoeneko emanaldi ugari eskaini dituztenak dira, taldeen izenak hauek dira: Zappa taldea, Nesquik Taldea, Ixaksonak Taldea, Ganbarakada Taldea eta The Hastelen´s Taldeak".
Martxoak 26, igandea
12:00 Azkoitiko musika bandaren kalejira eta kontzertua.
12:00 Kalejira.
13:00 Kontzertua frontoian.
Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.
Laguntzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia.