Udal langileek bat egin dute, Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbaterako deituriko manifestazioarekin

Noaua Aldizkaria 2017ko mar. 20a, 12:44

Eguna gerturatu ahala hazten doa atxikimenduen zerrenda. Astelehen honetan, Usurbilgo udal langileek adierazi diote babesa, Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbat honetarako, martxoak 25, deitu duen manifestazioari. Arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Anoetatik Bulebarrerantz, "Alternatiba dagoelako, errausketarik ez" aldarripean. 

Ingurumen, hezkuntza, parekidetasun, kultur edota kirol eremuan lanean diharduten eragileak, sindikatuak, alderdi politikoak... Guztira jada 80 eragileek baino gehiagok babesa adierazi diote, herri mobilizazio handia izatea nahi duten manifestazioari. Segidan duzue, momentuz, bilduak dituzten atxikimenduen zerrenda. Hazten segi dezake zerrendak, babesa adierazteko epeak zabalik segitzen baitu. 

Herritar eta eragileen agerraldia egin zuten larunbatean

"Garaiz gaude oraindik gauzak ondo egiteko", gogorarazi zuen Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbat eguerdian, Donostiako Anoeta futbol zelaian egindako agerraldian. Bertan bildu ziren norbanako nahiz eragileek, babesa adierazi eta bultzada eman nahi izan zioten, larunbat honetako manifestazioari.

"Alternatiba dagoelako, errausketarik ez" aldarripean egingo den mobilizazioak Donostia erdiguneko kaleak zeharkatuko ditu Bulebarreraino. "Manifestazio handia izatea nahi genuke. Hor bilduko gara "erraustegirik ez" esateko eta beste jendarte eredu bat aldarrikatzeko", iragarri dute. Gipuzkoako Foru Aldundian agintean diren alderdiei mezu argia helaraziko zaie hilaren 25ean. "Gelditu ezazue proiektua, hartu ezazue hondakinen kudeaketa onaren norabidea. Egin kasu herritarrok eskatzen dizuegunari", aldarrikatuko da.

"Errausketak badauka alternatiba"

Aipatu moduan, errausketa alboratzen duen alternatibaren aldeko herri mobilizazio handia izatea nahi dute deitzaileek. "Errausketak badauka alternatiba, demostratua dago alternatibak balio duela eta Gipuzkoan erraustegirik gabe ondo kudeatu ditzakegula gure hondakinak", adierazi zuten larunbateko agerraldian. 

Bestelako hondakinen kudeaketa eredu hau nola gauzatu ere zehaztua du Errausketaren Aurkako Mugimenduak, martxoaren 9an aurkeztu zuen alternatiban argi utzi zutenez. Hondakinen gaikako bilketa eraginkortuta, hondakin gehienak aprobetxatu, erreus kopurua ahal bezain beste murriztu eta errausketa alboratzen duen bestelako tratamendu bat emanda.

Administrazio eta udalerrien laguntza, ezinbestekoa

Alternatiba hau gauzatzeko ordea, udalerri askok hasitako bideari gainerako udalerriak batzea ere ezinbestekotzat jotzen du Errausketaren Aurkako Mugimenduak, "ez baita onargarria batzuek 50 kg errefus azpitik botatzea, pertsonako eta urteko, eta beste batzuek 250 kg edo 300 kg botatzen segitzea. Ez da onargarria eta ez da justua".

Administrazioak bide honetan lagundu behar duela diote. Baduela zereginik, "hasteko, gaika ondo biltzeko sistema eraginkorrak ezartzen Gipuzkoa osoan, eta era berean gaika ondo bildutako hondakinak ondo tratatzeko azpiegiturak prestatzen. Urgentziazkoa da Gipuzkoak dagoenekoz organikoarentzako dauzkan azpiegiturak hobetzea eta behar diren berriak sortzea".

Atxikimendu zerrenda luze bezain anitza

"Era askotako erakunde, elkarte, talde eta herritarrok adierazi dugu, dagoeneko, gure babesa. Ez dugulako errauskailurik nahi ez Zubietan eta ez inon. Ez dugulako gure hondakinak tratatzeko azpiegitura garesti, kutsakor eta alferrikakorik nahi. Ez dugulako nahi gure eta gure ondorengoen osasuna kaltetzerik, ez dugulako nahi gure dirua xahutzerik ezta enpresa multinazionalek gure diruarekin negozioa egin dezaten, aldi berean herritarrontzako premiazko zerbitzu publikoak murriztuz", adierazi zuten larunbat eguerdian, hilaren 25eko herri mobiliazio handia abiatuko den gunean, Donostiako Anoeta futbol zelaian Errausketaren Aurkako Mugimenduak deituta, hainbat herritar eta eragileek parte hartu zuten agerraldian.

Errausketak alternatiba baduela gogorarazi zuten, frogatua dagoen moduan baliagarria, merkeagoa eta osasuntsuagoa dena gainera.  Bestelako hondakinen kudeaketa eredu hau nola gauzatu ere zehaztua du Errausketaren Aurkako Mugimenduak, martxoaren 9an aurkeztu zuen alternatiban argi utzi zutenez. Hondakinen gaikako bilketa eraginkortuta, hondakin gehienak aprobetxatu, erreus kopurua ahal bezain beste murriztu eta errausketa alboratzen duen bestelako tratamendu bat emanda. Horregatik galdetzen zuten, "zer dela eta gastatu behar ditugu 212 milioi erraustegia eraikitzen eta 700 edo 1.000 milioi, horiek kudeatzen?".

Deialdiak

-Atxikimendu bilketa kanpainan parte hartzeko deia. Hemen duzue sinatzeko orria: errausketarik ez

-Eragile bakoitzak bere aldarrikapenekin eta martxoaren 25eko manifestaziora gonbidatuz, bideo labur bat grabatu eta oinarri sozialean zabaltzeko deia egin dute.

Martxoak 25, larunbata 

17:00 Erraustegiaren alternatiba babesteko herri mobilizazio handia, Donostiako Anoeta futbol zelai paretik Bulebarrera. Manifestazioaren baitan "mikro manifestazio" desberdinak egongo direnez, haien aldarrikapenak zabaltzeko makildun pankartekin agertzeko deia egin diete eragileei.

Deitzailea: Errausketaren Aurkako Mugimendua.

Atxikimenduen behin behineko zerrenda

  1. AHTrik ez
  2. Aizan feminista taldea
  3. Aiztondo klasika
  4. Aiztondo plataforma
  5. Aiztondo Txirrindulari Elkartea
  6. Alternatiba
  7. AltzaXXI Herri Ekimena
  8. Amasako Martina Kultur elkartea
  9. Andoaingo Banda Errepublikarra
  10. Andoaingo Gaztetxea
  11. Andoaingo Punttuka Bertso Eskola
  12. Anoetako Gazte Asanblada
  13. Anoetako Neska Gazte Feministak
  14. Aralar
  15. Argia
  16. Askapena
  17. Asteasuko Atzapar Pilota Kirol Elkartea
  18. Asteasuko EBIA elkartea
  19. Asteasuko Matxintxulo gaztetxea
  20. Asvinenea Kultur Elkartea (Antzezleak biltzen dituen elkartea)
  21. Belartza 2 gelditu
  22. Billabonako Aizkardi Mendi Elkartea
  23. Billabonako Erniobea BHIko guraso elkartea
  24. Billabonako Oinkari Dantza Taldea
  25. Biolur Gipuzkoa
  26. CCOO sindikatua
  27. CGT sindikatua
  28. CNT sindikatua
  29. Debagoiena Eredu, Zabortegirik Ez plataforma
  30. Donostia Bizirik
  31. Donostiako Hondakinen Bilgunea
  32. Duintasuna elkartea (Gipuzkoako jubilatuak eta pentsiodunak)
  33. Eguzki
  34. EH Bildu
  35. EHNE
  36. Ekologistak Martxan
  37. ELA sindikatua
  38. EQUO
  39. Ernai
  40. Errausketaren Aurkako Koordinadora
  41. ESK sindikatua
  42. Ezker Anitza – IU
  43. Fleming Ikastetxeko Guraso elkartea
  44. Gasteizko Zero Zabor
  45. Gipuzkoa Zutik
  46. Greenpeace
  47. Haize Garbia plataforma
  48. Haritzalde Naturzaleen elkartea
  49. Hernaniko Berdintasun Kontseilua
  50. Hernaniko EH Bildu
  51. Hernaniko Kooperazio Taldea
  52. Hernanin Zero Zabor
  53. Herria Kultur Elkartea
  54. Hiru garraiolarien sindikatua
  55. Ikasle Abertzaleak
  56. Ipar Haizea
  57. Irabazi Donostia
  58. Jatorkin Atzerritarren aldeko elkartea (Tolosa)
  59. Karabeleko Baratza ekologikoak
  60. Komite Internazionalistak
  61. LAB sindikatua
  62. Lanbide Kaltetuak (Asociación de afectados por Lanbide)
  63. Lurreko Eko denda
  64. Medeak Feminista Taldea
  65. Nekane Libre
  66. OEIT /GEIS
  67. Onddo Gaztetxea
  68. Oñati Zero Zabor
  69. Podemos Donostia
  70. Podemos Euskadi
  71. Sortu
  72. Steilas sindikatua
  73. Stop Kaleratzeak Hernani
  74. Tolosaldeko Osasun Publikoaren aldeko plataforma
  75. Urnieta Bizirik
  76. Usurbilgo Aralar
  77. Usurbilgo EH Bildu
  78. Usurbilgo Ernai
  79. Zero Zabor ingurumen babeserako elkartea
  80. Zizurkilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa
  81. Zubietako Herri Ikastetxeko klaustroa eta jangelako langileak

Informazio gehiago: erraustuez.org