Datorren kantu-jira, eguerdian

Noaua Aldizkaria 2017ko mar. 21a, 10:03

Duela hilabetekoa mozorrotuta ospatu zuten kantu-jira. Inauteri Festaren baitan hain zuzen. Martxoa amaiera heldu zaigu; eta Kantu Taldekoek kalea euskal abestiez girotzen diguten hitzordua ere iluntzetik eguerdira aurreratu dute. Larunbat honetan, hilaren 25ean ospatuko den kantu-jira, iluntzeko 19:00etan ez, eguerdiko 12:00etan abiatuko da. Oraingoan, Artzabaletik. 14:00ak arte arituko dira cantus kantu, kalejiran, Udarregi Ikastolako irakasle Jaione Eskuderok gidatuko duen saioan. Ez ahaztu; “har ezazue liburuxka eta zatozte elkarrekin kantatzera!”, luzatu dute gonbita.

Kantu Taldeak, Usurbilgo Udalarekin eta NOAUA! K.E.-rekin elkarlanean udazkenean kaleratu zuen kantu-liburuxka berria baliatzen dute jada. 5 eurotan eskura ditzakezue NOAUA!n, Lizardi eta Laurok liburu dendetan. 300 euskal abesti aurki ditzakezue bertan, kanta hauen eta egileen inguruko datu interesgarriekin hornituak.

Entsegua gaur

Astearteroko ikastaroko entsegu saioa izango du gaur Usurbilgo Kantu Taldeak. 18:30-19:30 artean, Udarregi Ikastolan bilduko dira.