"Kontu Kantari", haur kantuen kontzertua txotxongiloekin 18:30etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2017ko mar. 21a, 12:35

13. Soinurbil Musika Asteko bigarren eguna dugu gaur. Atzorako iragarria zegoen organoa ezagutzeko bisiten ostean, haurrei zuzenduriko kontzertua izango dugu astearte honetan, 18:30etan hasita Sutegin,  “Kontu kantari” jolasean ikasi, musikaz hazi". Honatx aurrerapena: "Txotxongilo kontzertu bat da. Kontukantarik gogoan ditugun kantuak bildu, eta beste erritmo batzuetara aldatzen ditu: reggae, rap edo bluesera. Aukera ona musikaz eta txotxongiloen mundu magikoaz familiarekin gozatzeko".

13. SOINURBIL MUSIKA ASTEA

Martxoak 21, asteartea

18:30 “Kontu kantari” jolasean ikasi, musikaz hazi Sutegin. Sarrerak 2 eurotan salgai gaur, Sutegin bertan.

Zehaztasunak: "Euskarazko hamar haur-kantuen kontzertua txotxongiloekin. Kontu kantarik gogoan ditugun kantuak bildu, eta beste erritmo batzuetara aldatzen ditu: reggae, rap edo bluesera. Aukera ona musikaz eta txotxongiloen mundu magikoaz familiarekin gozatzeko".

Martxoak 22, asteazkena

19:00 Organo eta txistu kontzertua Salbatore Elizan.

Zehaztasunak: 

Organo-jotzailea: Juan Luis Atxega Pagola.

Txistulari bakarlariak: Estanis Karrera Sarasola eta Aitor Pagola Arizmendi.

Lezoko eta Usurbilgo txistulari taldea.

Martxoak 23, osteguna

19:00 Beasaingo musika eskolakoen bisita Sutegin.

Zehaztasunak: "Beasaingo Loinatz Musika Eskolakoak Usurbilera etorriko dira urtean zehar egindako lana erakustera".

Sarrera: doan.

Martxoak 24, ostirala

20:00 Rockalean ikuskizuna kalean.

Zehaztasunak: "Herriko kaleetako edozein lekutan jo dezakeen Rock talde bat imajinatzen al duzu? Ba horixe da RocKalean! Rock eta Pop estiloko kantu ezagunek osatzen dute gure kantu-zerrenda".

Martxoak 25, larunbata

12:00 Zumarteko pop-rock taldeen kontzertua Mikel Laboa plazan.

Zehaztasunak: "Zumarte Musika Eskolako taldeek eskainiko dute kontzertu hau. Adin desberdinetako ikasleak izango dira bertan parte hartuko dutenak eta dagoeneko emanaldi ugari eskaini dituztenak dira, taldeen izenak hauek dira: Zappa taldea, Nesquik Taldea, Ixaksonak Taldea, Ganbarakada Taldea eta The Hastelen´s Taldeak".

Martxoak 26, igandea

12:00 Azkoitiko musika bandaren kalejira eta kontzertua.

12:00 Kalejira.

13:00 Kontzertua frontoian.

Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.

Laguntzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia.