Maiatzaren 7ko herri kontsultarako galdera eta abestia aurkeztu ostean, egoitza propioa inauguratzera doa Herritzartu Elkartea. Bilgunetik zabaldu duten ondoko irudian ikus dezakezue, azken asteotan herritarrak auzolanean nola aritu diren atontzen lokal berria. Irekiera, ostiral honetarako, martxoaren 24rako iragarri dute, arratsaldeko 19:00etan. Egoitza Etxebeste kalean kokatua dago, Marije arropa dendaren eta Lizardi liburu dendaren artean. “Lokalean bertan elkartuko gara, mokadutxo eta trago batekin egun hauetan atondu eta txukuntzen aritu garen egoitzaren inaugurazio ofiziala egiteko. Herritar oro gonbidatua dago noski”, luzatu dute gonbita Herritzartutik.
Hurrengo deialdiak
Martxoak 24, ostirala
19:00 Herritzartu elkartearen egoitzaren inaugurazioa. Kokalekua: Etxebeste kalean, Marije arropa dentaren eta Lizardi liburu dendaren ondoan. “Lokalean bertan elkartuko gara, mokadutxo eta trago batekin egun hauetan atondu eta txukuntzen aritu garen egoitzaren inaugurazio ofiziala egiteko. Herritar oro gonbidatua dago noski”.
Erabakitze eskubidearen inguruko hitzaldi zikloa Sutegin
Martxoak 31, ostirala
19:00 “Erabakitze eskubidea Katalunian eta Euskal Herrian. Ze paper jokatzen ari da gizarte mugimendua?”. Hizlariak: Elena Jimenez (Òmnium Cultural) eta Pello Urzelai (Gure Esku Dago). Elkarrizketatzailea: Mertxe Aizpurua (kazetaria).
Apirilak 5, asteazkena
19:00 Tolosaldeako galdeketaren ingurukoak ezagutzeko aukera. Hizlariak: Kike Amonarriz (Tolosaldeako Gure Esku Dago) eta Garbiñe Biurrun (Tolosaldeako Gure Esku Dago).
Apirilak 21, ostirala
19:00 “Erabakitze eskubidea alderdi politikoen ahotan”. Hizlariak: Luke Uribetxeberria (EAJ-PNV), Marian Beitialarrangoitia (EHBildu) eta Juantxo Iturria (Ahal Dugu-Podemos).
GALDERAREN AURKEZPENAREN BERRI:
"Nahi al duzu Euskal Herria estatu independentea izatea?"
ABESTIAREN AURKEZPENAREN BERRI: