Gutxieneko zerbitzuak lau orduz gaur, Euskotrenen

Noaua Aldizkaria 2017ko mar. 22a, 14:00

Lan uzte partzial gehiago iragarri dituzte Amara eta Arasoko Euskotreneko langileek datozen bi hilabeteotarako. Zerbitzu publikoak guztiok erabiltzeko aukera izatea eskatzen ari dira udazkenaz geroztik, zerbitzuen maiztasuna edota kontratu finkoa duten langileen kopurua handitzea. Greba eragiten ari den lan gatazka konpontzeke segitzen duenez, aipatu moduan, greba deialdiari eutsiko diote langileek.

Honenbestez, gutxieneko zerbitzuak egongo dira, martxoaren 22 eta 24an. Baita apirilaren 3, 5, 7, 11, 25 edota 27an. Aipatu moduan, gutxieneko zerbitzuak ez dira egun osoz izango, ordu tarte jakinetan baizik. Momentuz, martxoaren 20, 22 eta 24an eta apirilaren 11n 6:55-9:05 artean eta 17:55-20:05 artean izango dira, Zumaia-Donostia eta Lasarte-Hendaia lineetan. Apirilaren 3an, 5ean, 7an, 25ean eta 27an, 6:25etik 8:35era, eta 17:25etik 19:35era.

Informazio gehiago:

euskotren.eus

944 333 333

@euskotrenEJGV (Twitter)

Lan uzteak egiten ari diren langileen berri: Euskotren Amarako Langileak (Facebook) edo @EuskotrenAmara (Twitter)