Pobrezia energetikoaren eremuan egiten ari den lanketaren baitan, energia kontuei loturiko bi hitzordu deitu ditu Usurbilgo Udalak aste honetarako. Lehenik, etxeko faktura elektrikoa ulertzeko hitzaldia asteazken honetan. Larunbatean Lanbide Eskolan egingo den bisita gidaturako bestalde, aurrez eman beharko da izena. Honatx xehetasunak:
Martxoak 22, asteazkena
19:00 Hitzaldia Potxoenean: "Etxeko faktura elektrikoa ulertzen eta hobetzen".
Hizlaria: Alex Lopez, Goienerreko bazkidea.
Zehaztasunak: "Bertaratuko direnei, bakoitzaren etxeko faktura ekartzea gomendatzen da, fakturaren interpretazioaren inguruko xehetasunak han bertan ikusteko".
Martxoak 25, larunbata
10:00 Lanbide Eskolako energia berriztagarri eta eraginkortasun energetikoari buruzko bisita.
Oharra: bisitarako izena aurrez eman Usurbilgo Udalean edo ingurumena@usurbil.eus helbidera idatzita.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, Goiener Energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba, Usurbilgo Lanbide Eskola.