Etorkizuneko Zubieta diseinatzeko azken batzarra gaur 18:30etan Kaxkapen

Noaua Aldizkaria 2017ko mar. 22a, 07:23

Parte hartze prozesuak martxan jartzen ari da Donostiako Udala auzo ezberdinetan. Zubietako zati bat ere Donostiakoa izanik baita Zubietan ere. Baina bertan prozesu propioa abiatzea erabaki dute. Etorkizuneko herria diseinatu nahi dute. Diagnosia osatuko dute, norbanakoen eta kolektiboaren asebetetze faktoreekin etorkizuneko Zubieta irudikatu; etorkizuneko agertokiak mahaigaineratu eta dakartzaten mehatxuak eta aukerak ikusi nahi dituzte; eta gaurtik aurrerako estrategiak eta lan ildoak zirriborratu. Asteotan batzarrak egiten ari dira Kaxkapen herritarrekin. Azkena, asteazken honetarako, martxoaren 22rako, iragarri dute 18:30etan Kaxkapen. "Diagnostikoa osatzeko aukera izango da, eta gure ametsetako Zubieta hori irudikatzeko bide-orria diseinatuko da", iragarri dute Zubieta Lantzen taldetik.