Etenik gabe hazten segitzen du, Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbaterako Donostian deitu duen manifestazioa babesten ari diren eragileen zerrendak. Bai Usurbilen, baita Gipuzkoa mailan ere, alderdi politiko, sindikatu nahiz parekidetasun, hezkuntza, kirol, kultur nahiz gizarte eragile hainbatek bat egin du, erraustegia alboratzen duen alternatiba babesteko martxoaren 25ean, 17:00etan hiriburuko Anoeta futbol zelai paretik abiatu eta Bulebarrean amaituko den mobilizazioarekin. Guztira jada, ia 100 eragileek. Segidan duzue Usurbilgo hainbat eragileren izenean NOAUA!ra helarazi duten idatzia, eta Gipuzkoa mailan manifestazioari atxikimendua adierazi diotenen zerrenda osoa.
Atxikimendua adierazteko aukera bada oraindik
-Atxikimendu bilketa kanpainan parte hartzeko deia. Hemen duzue sinatzeko orria: errausketarik ez
-Eragile bakoitzak bere aldarrikapenekin eta martxoaren 25eko manifestaziora gonbidatuz, bideo labur bat grabatu eta oinarri sozialean zabaltzeko deia egin dute.
Martxoak 25, larunbata
17:00 Erraustegiaren alternatiba babesteko herri mobilizazio handia, Donostiako Anoeta futbol zelai paretik Bulebarrera. Manifestazioaren baitan "mikro manifestazio" desberdinak egongo direnez, haien aldarrikapenak zabaltzeko makildun pankartekin agertzeko deia egin diete eragileei.
Deitzailea: Errausketaren Aurkako Mugimendua.
Alternatiba dagoelako errausketarik ez!
Errausketaren Aurkako Mugimenduak alternatiba bat plazaratu du hondakinen arazoari konponbide bat emateko. Birziklatu edo konpostatu ezin daitezkeen hondakinak (errefusa) erraustu beharrean irtenbide osasuntsu eta merkeago bat eman ahal izateko.
Ez dugulako gure hondakinak tratatzeko azpiegitura garesti, kutsakor eta alferrikakorik nahi. Ez dugulako nahi gure eta gure ondorengoen osasuna kaltetzerik, ez dugulako nahi gure dirua xahutzerik ezta enpresa multinazionalek gure diruarekin negozioa egin dezaten, aldi berean herritarrontzako premiazko zerbitzu publikoak murriztuz.
Gipuzkoan demostratzen ari gara, aspalditik eta egunero, ez dugula hondakinak erre beharrik tratatzeko. Demostratu dugu gai garela, bilketa on bat eginda, hondakinen parte oso handi bat aprobetxatu eta errefus kiloak jaisteko, eta erretzea ez den beste alternatiba bat emateko azken errefusari.
Baina nahitaezkoa da udalerri askok egin duten bideari beste guztiek ere jarraitzea, ez baita onargarria batzuek 50 kg errefus azpitik botatzea, pertsonako eta urteko, eta beste batzuek 250 kg edo 300 kg botatzen segitzea. Ez da onargarria eta ez da justua.
Eta administrazioak lagundu egin behar du bide horretan: hasteko, gaika ondo biltzeko sistema eraginkorrak ezartzen Gipuzkoa osoan, eta era berean gaika ondo bildutako hondakinak ondo tratatzeko azpiegiturak prestatzen. Urgentziazkoa da Gipuzkoak dagoenekoz organikoarentzako dauzkan azpiegiturak hobetzea eta behar diren berriak sortzea.
Zer dela eta gastatu behar ditugu 212 milioi erraustegia eraikitzen eta 700 edo 1.000 milioi, horiek kudeatzen?
Gipuzkoa puntako herrialdea izan daiteke hondakinen kudeaketa burutsu eta iraunkorrean. Baina, baita ere, geratu gaitezke azken muturrean, herrialde kutsakor eta morroi geldituz, gure agintariek erraustegiaren apustua egin dutelako.
Garaiz gaude oraindik gauzak ondo egiteko.
Martxoaren 25ean manifestazioa egingo dugu Donostiako kaleetan. Manifestazio handia izatea nahi genuke. Hor bilduko gara ERRAUSTEGIRIK EZ esateko eta beste jendarte eredu bat aldarrikatzeko.
Atxikimenduak: Erraustegiaren Aurkako Usurbilgo Taldea, Usurbilgo udal langileak, Hurbilago, Udarregi Ikastola, Usurbilgo Aralar, Usurbilgo EH Bildu, Kantu Taldea, Ernai, Andatza mendi elkartea, Udaletxeko ELA-LAB, Usurbil K.E., Viuda e Hijos de Geronimo Izaguirre SL-ko LAB, Gaztetxea.
Sindikatuak
- CCOO
- CGT
- CNT
- EHNE
- ELA
- ESK
- HIRU
- LAB
- STEILAS
Alderdi politikoak
- Alternatiba
- Aralar
- EH Bildu
- Equo
- Ezker Anitza – IU
- Podemos Euskadi
- Sortu
Herrietako elkarte, talde, komukabideak eta alderdi politikoak
- AHTrik ez
- Aire Garbia Lasarte-Orian plataforma
- Aizan Feminista Taldea
- Aiztondo klasika
- Aiztondo plataforma
- Aiztondo Txirrindulari Elkartea
- AltzaXXI Herri Ekimena
- Amasako Martina Kultur elkartea
- Andoaingo Banda Errepublikarra
- Andoaingo Gaztetxea
- Andoaingo Punttuka Bertso Eskola
- Anoetako Gazte Asanblada
- Anoetako Neska Gazte Feministak
- Argia
- Askapena
- Asteasuko Atzapar Pilota Kirol Elkartea
- Asteasuko EBIA Elkartea
- Asteasuko Matxintxulo Gaztetxea
- Asvinenea Kultur Elkartea (Antzezleak biltzen dituen elkartea)
- Belartza 2 gelditu
- Berastegiko Urepele Gazte Elkartea
- Billabonako Aizkardi Mendi Elkartea
- Billabonako Erniobea BHIko Guraso Elkartea
- Billabonako Oinkari Dantza Taldea
- Biolur Gipuzkoa
- Debagoiena Eredu, Zabortegirik Ez plataforma
- Donostia Bizirik
- Donostiako Hondakinen Bilgunea
- Duintasuna Elkartea (Gipuzkoako jubilatuak eta pentsiodunak)
- Eguzki
- Ekologistak Martxan
- Ernai
- Errausketaren Aurkako Koordinadora
- Fleming Ikastetxeko Guraso Elkartea
- Gasteizko Zero Zabor
- Gipuzkoa Zutik
- Greenpeace
- Gureak Industriako Enpresa Komitea
- Gureak Zerbitzuak
- Haize Garbia plataforma
- Haritzalde Naturzaleen Elkartea
- Hernaniko Berdintasun Kontseilua
- Hernaniko EH Bildu
- Hernaniko Kooperazio Taldea
- Hernanin Zero Zabor
- Herria Kultur Elkartea
- Ikasle Abertzaleak
- Ipar Haizea
- Irabazi Donostia
- Karabeleko Baratza Ekologikoak
- Komite Internazionalistak
- Lanbide Kaltetuak (Asociación de afectados por Lanbide)
- Lasarte-Oriako Landaberri ikastolako irakasleak
- Lurreko Eko denda
- Medeak Feminista Taldea
- Michelingo Enpresa Batzordea
- Nekane Libre
- OEIT /GEIS
- Onddo Gaztetxea
- Oñati Zero Zabor
- Podemos Donostia
- Stop Kaleratzeak Hernani
- Tolosako Jatorkin Atzerritarren Aldeko Elkartea
- Tolosako Otxabi Gazte Taldea
- Tolosaldeko Osaun Publikoaren Aldeko plataforma
- Urnieta Bizirik
- Usurbilgo Alkartasuna Baserritarren Kooperatiba
- Usurbilgo Andatza Mendizaleen Kirol Elkartea
- Usurbilgo Aralar
- Usurbilgo EH Bildu
- Usurbilgo Ernai
- Usurbilgo Hurbilago Elkartea
- Usurbil K.E.
- Usurbilgo Kantu Taldea
- Usurbilgo Udal Langileen Komitea (ELA-LAB)
- Usurbilgo Udarregi Ikastola
- Viuda e hijos de Jeronimo Izaguirre S.L.-ko LAB
- Zero Zabor Ingurumen Babeserako Elkartea
- Zizurkilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa
- Zubietako Herri Batzarra
- Zubietako Herri Ikastetxeko klaustroa eta jangelako langileak
- Zubietako Joko Garbi Kirol Elkartea