Iaz bezala, apirilaren 3tik 8ra ospatuko den Euskal Herriko 57. Itzulia gure artetik igaroko da. Apirilaren 6an izango da, Donostia eta Bilbo lotuko dituen Itzuliko etapa luzeenaren, 174,1 kilometroko zirkuituaren baitan. Txirrindulariak 13:09 aldera abiatuko dira Ibaetatik (Tolosa etorbidetik) eta Añorgatik barrena Errekalde zeharkatu eta N-634 errepidetik Txikierdi, Usurbil eta Aginaga paretik igarotzen ikusiko ditugu txirrindulariak. 13:18 aldera espero dira Itzuliko partaideak Usurbilen, 13:22 aldera Aginagan. Eta N-634 errepidetik, Oriorantz segiko dute gero.
Bezperako etapa, hirugarrena, Gasteizen hasi eta Donostian amaituko da. Apirilaren 5eko proba ere inguruotatik igaroko da; Aia (16:38 aldera), Orio (16:52 aldera) eta Mendizorrotz gainetik (17:04 aldera). Igeldorantz (17:08 aldera) egingo dute gero txirrindulariek eta handik behera Donostiara. Bulebarrean amaituko da apirilaren 5eko etapa, arratsaldeko 17:43ak aldera. Bi etapa hauek, zehazki nondik eta noiz igaroko diren jakteko xehetasunak esteka honetan dituzue:
Haimar Zubeldia, Itzuliko partaideetako bat
Aurtengo Itzuliak, Hego Euskal Herriko lau hiriburuak izango ditu abiapuntu edota helmuga. Iaz bezala, Haimar Zubeldia (Trek-Segafredo) ikusi ahalko dugu udalerri honetatik igarotzen. Itzuliari buruzko informazio gehiagorako:
@ehitzulia (Facebook/Twitter)