5. Dantza Egunerako dantzarien bazkarirako txartelak, ostiralera arte salgai

Noaua Aldizkaria 2017ko mar. 23a, 11:47

Dantza zaletuen egun handia gerturatzen ari da; apirilaren 8an ospatuko da, ohi baino eskaintza oparoagorekin datorren 5. Dantza Eguna. Bosgarren edizio hau lau egunez ospatuko da. Nahiz ekitaldi nagusiak, apirileko bigarren larunbat horretarako aurreikusi dituen Orbeldik. Tartean, herriko dantza taldekoak prestatzen ari diren ikuskizun berria estreinatuko da;  "Indiana Jones eta kaliz sakratua". Emanaldiari loturiko kartelak girotuko du, apirilaren 8ko jaialdia.

Egun horretan, dantzariek egingo duten bazkaritarako txartelak salgai daudela ohartarazi du Orbeldi Dantza Taldeak. Ostiral honetara arte hain zuzen, martxoak 24, taldeak Oiardo Kiroldegian duen entsegu saioen tokira gerturatuta eskura ditzakezue. 

Dantza Eguna, ate joka

Bosgarren edizio honen harira, ohi baino ekitaldi gehiago antolatu ditu Orbeldik, datorren 5. Dantza Egunaren bueltan:

Apirilak 6-8, ostegunetik larunbatera

Ordutegia: apirilaren 6 eta 7an 17:30-20:00 artean eta apirilaren 8an egun osoz.

Tokia: Sutegiko erakustaretoa.

Zehaztasunak: "Ion Markel Saez de Urabainek aurreko edizioetan ateratako argazkien erakusketa".

Apirilak 7, ostirala

19:30 Dantza klasikoko erakustaldia Sutegiko auditorioan: "Dantza Klasikoko erakustaldia, Donostiako udal musika eta dantza eskolaren eskutik. Coral Lopez Castellanos eta Maider Urrestarazu irakasleen Dantza Klasikoko Oinarrizko Taldea, Erdiko Taldea eta Talde aurreratua ikusteko aukera izango da".

Apirilak 8, larunbata

10:30 Dantza taldeei harrera Potxoenean. Parte hartzaileak: Ortzadar Dantza Taldea (Iruñea), Erketz Dantza Taldea (Lasarte-Oria), Lainomendi Dantza Taldea (Derio), Orbeldi Dantza Taldea (Usurbil).

11:30 Argazki ofiziala udaletxe aurrean.

12:00 Kalejira herrian zehar. Dantza saioak eskaintzeko geldialdiak egingo dira.

13:30 Ekitaldi nagusia frontoian.

14:30 Dantzarien bazkaria.

18:00 Dantzaldi gidatua frontoian, Ttipika taldearekin.

22:30 "Indiana Jones eta kaliz sakratua" ikuskizuna frontoian, Orbeldi Dantza Taldearen eskutik.

"Musika, dantza eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna, 70 herritar oholtza gainean izango direlarik. Indiana Jones abenturazale famatuaren gorabeherak Euskal Herrian zehar, Orbeldi Dantza Taldearen ikuspegitik interpretatuak".

Antolatzailea: Orbeldi Dantza Taldea.