Zumarte Musika Eskolak urtero beste musika eskola batekin elkartrukea egin ohi du, Soinurbil ekimenaren baitan. Egunotan ospatzen ari diren hamahirugarren Musika Astearen baitan, Beasaingo Loinatz eskolakoak datoz bisitan, ostegun honetan 19:00etan Sutegira. Goierriko udalerri honetako musika eskolakoen lana ezagutzeko aukera izango da. Apirilaren 6an usurbildarrak joango dira bisitan Beasainera. "Beasaingo Musika Eskolak gonbidatuta, Zumarte musika Eskolako ikasleak Beasainera joango dira musika-elkartrukea egiteko asmoz", iragarri dute.
13. SOINURBIL MUSIKA ASTEA
Martxoak 23, osteguna
19:00 Beasaingo musika eskolakoen bisita Sutegin.
Zehaztasunak: "Beasaingo Loinatz Musika Eskolakoak Usurbilera etorriko dira urtean zehar egindako lana erakustera".
Sarrera: doan.
Martxoak 24, ostirala
20:00 Rockalean ikuskizuna kalean.
Zehaztasunak: "Herriko kaleetako edozein lekutan jo dezakeen Rock talde bat imajinatzen al duzu? Ba horixe da RocKalean! Rock eta Pop estiloko kantu ezagunek osatzen dute gure kantu-zerrenda".
Martxoak 25, larunbata
12:00 Zumarteko pop-rock taldeen kontzertua Mikel Laboa plazan.
Zehaztasunak: "Zumarte Musika Eskolako taldeek eskainiko dute kontzertu hau. Adin desberdinetako ikasleak izango dira bertan parte hartuko dutenak eta dagoeneko emanaldi ugari eskaini dituztenak dira, taldeen izenak hauek dira: Zappa taldea, Nesquik Taldea, Ixaksonak Taldea, Ganbarakada Taldea eta The Hastelen´s Taldeak".
Martxoak 26, igandea
12:00 Azkoitiko musika bandaren kalejira eta kontzertua.
12:00 Kalejira.
13:00 Kontzertua frontoian.
Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.
Laguntzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia.