20. Korrikarako "berotzen" hasteko lehen hitzorduak finkatu dira

Noaua Aldizkaria 2017ko mar. 23a, 13:55

Badator 20. Korrika! Astebete barru, martxoaren 30ean abiatuko da arratsaldeko 17:00etan Otxandiotik. Apirilaren 9an, helmugara, Iruñeara heldu aurretik Euskal Herria alderik alde, herriz herri zeharkatuko du euskararen aldeko lasterketak. Apirilaren 4an helduko da gure artera. Gauez, 23:39 aldera, lasartearrek hipodromoko zubiaren bueltan emango diete lekukoa zubietarrei. Zubieta, Santuenea, Kalezar, Kaxkoa eta Aginaga, hurrenkera horretan zeharkatuko ditu gero 20. Korrikak. Aginagako Mapilen hartuko dute lekukoa oriotarrek, 00:42 aldera.

Guztiak lasterka jartzen gaituen ekimen honetarako girotzen hasteko, bi hitzordu deitu ditu Korrika Batzordeak apirileko lehen astebururako. Honez gain, apirilaren 4an bertan, bazkalostean, Korrika Txikia ospatuko du Udarregi Ikastolak. Zubietako Eskolak baita, eta Zubietan bertan, arratsaldean hasi eta 20. Korrika heldu arte, ekimen desberdinak antolatzekoak dira. Segidan dituzue, euskararen aldeko lasterketari begira, "beroketa ariketekin" hasteko iragarri diren lehen hitzorduak;

20. Korrikarako girotzen

Apirilak 1, larunbata

15:30 Mus txapelketa Txiribogan (izen ematea, 15:30-16:00).

Apirilak 2, igandea

18:30 Olatz Kortaren musika emanaldia frontoian.

Apirilak 4, asteartea

Arratsaldean, Korrika Txikia ospatuko dute Udarregi Ikastolakoek, Aginaga eta Zubietako Eskolek.

Arratsalde eta iluntzean, ekimen desberdinak Zubietan.

23:39 20. Korrika Zubieta, Usurbil eta Aginagan.

Antolatzailea: Korrika Batzordea.

20. Korrikaren ibilbide osoa: 20. Korrika, ibilbidea

20. Korrikako mezua eta omenduak

Informazio gehiago: korrika.eus

Informazio gehiagorako:

Nagusia, 43

607 609 379.

usurbil@aek.org

www.aek.org

muntteri.blogspot.com.es