Hilerri berria eta Altsasuko gertaeren mozioa, datorren osoko bilkurako hizpideen artean

Noaua Aldizkaria 2017ko martxoaren 23a

Usurbilgo Udalak martxoko azken astearterako, hilaren 28rako deitua du ohi denez, hilabete honi dagokion osoko bilkura. 18:00etan hasita udalbatza aretoan egingo den saioko gai zerrenda helarazi berri digute Udaletik. Hilerriko hilobi lote berri baten esleipena eta Altsasuko gertaerak izango dira, ahotan hartuko dituzten gaietako batzuk:

Osoko ohiko bilkura

Eguna: martxoak 28, asteartea.

Ordua: 18:00.

Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.

Deitzailea: Usurbilgo Udala.

Gai zerrenda:

1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena: 2017/02/28ko bilkura.

2.-Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2017ko otsailaren 20tik martxoaren 17ra (2017/0158-2017/0263).

3.-Udalak hilerri berrian hilobien gaineko eskubideak esleitu ahal izateko lote berri baten eskaintza (9. lotea).

4.- Mozioa: Altsasuko gertaerak.

5.- Galdera-eskaerak.