13. Soinurbil Musika Astea kalera aterako da ostiral honetan 20:00etan, Rockalean ikuskizunaren eskutik. "Herriko kaleetako edozein lekutan jo dezakeen Rock talde bat imajinatzen al duzu? Ba horixe da RocKalean! Rock eta Pop estiloko kantu ezagunek osatzen dute gure kantu-zerrenda". Kalera atera eta ikusi eta entzun ahalko duzue gaur afalaurretik. Ekitaldi honekin, Zumarteren musika astea, asteburuko hitzorduetan murgilduko da.
Topaketa bart
Erdibidera heldu den 13. Soinurbil Musika Astearen baitan, Beasaingo Loinaz Musika Eskolakoen bisita izan genuen bart Sutegin. Zumarte Musika Eskolako kideekin emanaldi bateratua eskaini zuten kultur etxeko auditorioan. Musikarako zaletasun eta trebezia agerian utzi zuten bi eskoletako kideek aurreikusia duten trukaketa egitasmoaren baitako kontzertua izan zen atzokoa. Beasaindarrak Usurbila bisitan etorri ziren bart. Apirilaren 6an, Zumartekoak Beasainera joan eta kontzertua eskainiko dute Loinaz Musika Eskolakoekin, 18:30etan hasita Igartza Jauregian.
13. SOINURBIL MUSIKA ASTEA
Martxoak 24, ostirala
20:00 Rockalean ikuskizuna kalean.
Zehaztasunak: "Herriko kaleetako edozein lekutan jo dezakeen Rock talde bat imajinatzen al duzu? Ba horixe da RocKalean! Rock eta Pop estiloko kantu ezagunek osatzen dute gure kantu-zerrenda".
Martxoak 25, larunbata
12:00 Zumarteko pop-rock taldeen kontzertua Mikel Laboa plazan (euria ari badu, Askatasuna plazan).
Zehaztasunak: "Zumarte Musika Eskolako taldeek eskainiko dute kontzertu hau. Adin desberdinetako ikasleak izango dira bertan parte hartuko dutenak eta dagoeneko emanaldi ugari eskaini dituztenak dira, taldeen izenak hauek dira: Zappa taldea, Nesquik Taldea, Ixaksonak Taldea, Ganbarakada Taldea eta The Hastelen´s Taldeak".
Martxoak 26, igandea
12:00 Azkoitiko musika bandaren kalejira eta kontzertua.
12:00 Kalejira.
13:00 Kontzertua frontoian.
Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.
Laguntzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia.