Futbola eta eskubaloia, asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2017ko mar. 24a, 08:22

Futbola izango dugu Haranen, eskubaloia Oiardo Kiroldegian. Neurketa gehienak, larunbat goiz eta arratsaldez. Segidan partida guztion ordutegiak. Gogoan izan baita, zabalik dagoela Andatza M.K.T.-k apirilaren 9rako antolatu duen Bidasoako Kontrabandistak ibilbideko laugarren etapa, Beintza-Ziga artekoa osatzeko izen emateak. Irekita segitzen du baita, Usurbil F.T.-k datorren oporraldirako gaztetxoentzat antolaturiko kirol txokoetako inskripzio epeak ere: 

Futbola Haranen

Martxoak 25, larunbata

10:00 Infantil neskak:

Usurbil A-Mariño

Usurbil B-Santo Tomas Lizeoa

11:15 Infantil mutilak: Usurbil-Tolosa B

16:00 Jubenil mutilak: Usurbil F.T.-Beasain S.D.

Martxoak 26, igandea

12:00 Alebin federatua: Usurbil F.T.-Lengokoak K.E.

Usurbil F.T.-ren kirol txokoak

Gaztetxo futbolarien topaketa ospatu zuten aurreko oporraldian. Apirilaren erdialdean ikasleek izango dituzten atseden egunetarako kirol txokoak antolatu ditu Usurbil F.T.-k. Jada izen emateko epea ireki dute. Martxoaren 31ra arte bideratu ahalko da inskripzioa, Haranen. Kirol jarduera ezberdinetan parte hartzeko aukera eskaintzen duten txokoak, apirilaren 18tik 22ra izango dira, goizez, 09:30-12:30 artean.

Eskubaloia Kiroldegian

Martxoak 25, larunbata

09:30 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 5C-Langile A

09:30 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 6C-Langile B

10:30 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi D Usurbil-Leizaran B

11:45 Infantil mutilak, lagun artkeoa: Udarregi A Usurbil-Udarregi B Usurbil

18:00 Senior neskak, Zilarrezko Ohorezko Maila: Usurbil K.E.-Constr. Loizaga Castro Urdiales

Beintza-Ziga mendi irteerarako izen ematea zabalik

Urte hasieratik uztailera bitarte osatzen ari diren Bidasoako Kontrabandistak ibilbideko laugarren etapa prest du Andatza M.K.T.-k. Apirilaren 9rako antolatu dute irteera. 07:30etan Oiardo Kiroldegitik autobusez abiatuko dira mendizaleak. Beintza eta Ziga lotuko ditu 32 kilometroko txangoak. Baina nahi duenak, ibilbide zati bat autobusez egiteko aukera ere izango du. “Autobusa Belaten 20. kilometroan zain izango dugu, nahi duenak Zigaraino Belatetik autobusez joateko", ohartarazi du Andatza M.K.T.-k. Bazkaria norberak eraman beharko du, mendi ibilbidean zehar egingo baita otordua. Izen emateko epea zabalik egongo da apirilaren 5era arte. Plaza kopurua mugatua izango da. 10 euroko ordainketa egin beharko da kontu zenbakiotako batean:

RURAL KUTXA: 3008 0259 1630 0543 0321

KUTXABANK: 2095 5069 0710 6848 9805