"Aterkimob" koloretsu eta alaiak borobildu du, alternatibaren aldeko manifestazio jendetsua

Noaua Aldizkaria 2017ko mar. 25a, 21:58

Errausketaren Aurkako Mugimenduak gaurko Donostian egina zuen deialdiarekin bat egin, Anoetatik aterkipean abiatu eta bidea ere giro euritsuan egin duten manifestariei, harrera beroa egin die, Bulebarreko kioskoan zain zen Mikel Erguin, lehendik ere zuetako askok ezaguna izango duzuen koreografoak. Gogoan izan, berea izan zen, 2011ko martxoan Zubietan grabatu zen erraustegiaren aurkako flashmobeko dantza sortu zuena.

Donostian izan dugu gaurkoan, Errausketaren Aurkako Mugimenduak deituriko manifestazio amaiera girotzen. Duela sei urteko Zubietako flashmobeko abestia jarri die, pixkanaka Bulebarreko kioskora gerturatzen zihoazen manifestariei. Eskutan zituzten aterkiekin jolastera ere animatu ditu, abestera, dantzatzera, txalotzera, eguraldi goibelari aurpegi alaia jartzera, "aterkimob" deitu geneizaiokeen ekimen alai eta xelebrean.

Manifestazioa hasi denetik ia etenik gabe ari zuen euria, azkenean atertzea ere lortu dute. Irudiotan eta ondoko bideoan bildu dugu, manifestazio amaieran egin den ekimen alaia.