Milaka manifestari, erraustegiaren aurka eta alternatibaren alde Donostiako kaleetan

Noaua Aldizkaria 2017ko mar. 25a, 22:46

Milaka lagunek bat egin dute Errausketaren Aurkako Mugimenduak, erraustegiaren aurka eta hondakinen kudeaketa alternatiboaren alde Donostian antolatu eta larunbat arratsalde honetan egin duten manifestazioarekin. Giro euritsuak ez du eragotzi, Anoetan hasi eta Bulebarrera arte, mobilizazioko aldarria ozen eta argi entzutea. 

Mobilizazioak aurrera egin ahala gainera, geroz eta manifesteri gehiago batu dira. Nabaria zen amaieran, Bulebarreko kioskoan. Etengakoa izan da, denbora luzez, herritarren etorrera. Errausketaren Aurkako Mugimenduak argi denez, jendetza batu du gaur Donostiako kaleetan.