5. Dantza Egun eta asterako ekimenak prest

Noaua Aldizkaria 2017ko mar. 27a, 11:35

Landu duten kartelari begira, apirilaren 8an ospatuko den Dantza Eguna, abenturazalea izango dugula aurreikusi dezakegu. Are gehiago, Orbeldi Dantza Taldekoek jai egun eder hau borobiltzeko eskainiko duten emanaldiaren izenburuari erreparatzen badiogu; "Indiana Jones eta kaliz sakratua". Ikustekoa izango da.

Dantza Eguna jada bosgarren ediziora heldu da, eta oraingoan, ospakizun egun hau dantzari eskainitako astean bihurtu du Orbeldik. Ekimen gehienak apirilaren 8rako iragarri badituzte ere, biharamunerako eta aurreko egunetarako ere hitzordu gehiago deitu dituzte. Prest dute jada aurreko edizioetan baino egitarau zabalagoa izango dena:

Apirilak 6-8, ostegunetik larunbatera

Ordutegia: apirilaren 6 eta 7an 17:30-20:00 artean eta apirilaren 8an egun osoz.

Tokia: Sutegiko erakustaretoa.

Zehaztasunak: "Ion Markel Saez de Urabainek aurreko edizioetan ateratako argazkien erakusketa".

Apirilak 7, ostirala

19:30 Dantza klasikoko erakustaldia Sutegiko auditorioan: "Dantza Klasikoko erakustaldia, Donostiako udal musika eta dantza eskolaren eskutik. Coral Lopez Castellanos eta Maider Urrestarazu irakasleen Dantza Klasikoko Oinarrizko Taldea, Erdiko Taldea eta Talde aurreratua ikusteko aukera izango da".

Apirilak 8, larunbata

10:30 Dantza taldeei harrera Potxoenean. Parte hartzaileak: Ortzadar Dantza Taldea (Iruñea), Erketz Dantza Taldea (Lasarte-Oria), Lainomendi Dantza Taldea (Derio), Orbeldi Dantza Taldea (Usurbil).

11:30 Argazki ofiziala udaletxe aurrean.

12:00 Kalejira herrian zehar. Dantza saioak eskaintzeko geldialdiak egingo dira.

13:30 Ekitaldi nagusia frontoian.

14:30 Dantzarien bazkaria.

18:00 Dantzaldi gidatua frontoian, Ttipika taldearekin.

22:30 "Indiana Jones eta kaliz sakratua" ikuskizuna frontoian, Orbeldi Dantza Taldearen eskutik.

"Musika, dantza eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna, 70 herritar oholtza gainean izango direlarik. Indiana Jones abenturazale famatuaren gorabeherak Euskal Herrian zehar, Orbeldi Dantza Taldearen ikuspegitik interpretatuak".

Antolatzailea: Orbeldi Dantza Taldea.