Udalaren osoko ohiko bilkura gaur 18:00etan

Noaua Aldizkaria 2017ko mar. 28a, 09:00

Usurbilgo Udalak martxoko azken astearte honetarako, hilaren 28rako deitua du ohi denez, hilabete honi dagokion osoko bilkura. 18:00etan hasita udalbatza aretoan egingo den saioko gai zerrendari erreparatuta, hilerriko hilobi lote berri baten esleipena eta Altsasuko gertaerak izango dira, udal ordezariek ahotan hartuko dituzten gaietako batzuk:

Osoko ohiko bilkura

Eguna: martxoak 28, asteartea.

Ordua: 18:00.

Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.

Deitzailea: Usurbilgo Udala.

Gai zerrenda:

1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena: 2017/02/28ko bilkura.

2.-Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2017ko otsailaren 20tik martxoaren 17ra (2017/0158-2017/0263).

3.-Udalak hilerri berrian hilobien gaineko eskubideak esleitu ahal izateko lote berri baten eskaintza (9. lotea).

4.- Mozioa: Altsasuko gertaerak.

5.- Galdera-eskaerak.