Astebete baino ez da geratzen, zirrara eragin eta mundu bat lasterka jarri ohi duen Korrika, "Batzuk" aldarripean gure artera heltzeko. Datorren astearte gauean, apirilaren 4an, gaueko 23:39ak aldera zeharkatuko du Zubietako hipodromoko zubia. Zubieta, Usurbil eta Aginagatik barrena garraiatuko dute hainbat herritarrek eskuz esku, mezu ezkutua barnean duen lekukoa, Mapileraino.
Ostegun honetan, Otxandiotik abiatuko den euskararen aldeko lasterketarako girotu eta entrenatzen hasteko hainbat ekimen deitu ditu astebururako Korrika Batzordeak. Korrika Txikia ospatuko dute ikastetxeek apirilaren 4ean, goiz eta arratsaldez. Eta gaueko 23:39ak aldera, hitzordu nagusia:
KORRIKA BATZORDEAREN EKITALDIAK
Apirilak 1, larunbata
15:30 Mus txapelketa Txiribogan (izen ematea, 15:30-16:00). Sariak:
1-Arkumea eta bi botila ardo.
2-8 txuleta eta bi botila ardo.
3-Saiheskia eta bi botila ardo.
4-Gazta eta bi botila ardo.
Apirilak 2, igandea
18:30 Olatz Kortaren musika emanaldia frontoian.
KORRIKA TXIKIA
Apirilak 4, asteartea
Aginagako Eskolan:
11:00 Korrika Txikia Aginagan barrena.
Udarregi Ikastolan:
15:20-16:30 Korrika Txikia:
15:20 Urdaiagatik DBH 2-3, Santuenetik LH6D, Bizkarretik LH4A+B, Antxeta taberna paretik LH2 eta Bordatxo taberna paretik HH3koak abiatuko dira.
15:30 Haur Eskolatik LH 6A+B, Olarrondo sarreratik LH5, Atxegaldeko Karobi taberna paretik LH3 eta Gaztelekutik HH5ekoak abiatuko dira.
15:30 Iborla baserritik DBH 1-4 irtengo dira. Kalezarreko aldapan LH3D, Labe Txiki parean LH1, eta Patri jatetxe parean HH4koak batuko zaizkie.
Ibilbideen helmuga: frontoia.
Amaiera ekitaldia frontoian:
-Lekukoaren mezuaren irakurketa.
-3 kanta abestuko dituzte: “Oihu bat entzun”, “Euskalduna euskaraz”, “Aberriaren mugak”.
-Tipi-tapa koreografia dantzatuko dute.
-Amaieran, Zirkorrika abestia.
Ondoren, txokolate jana AEK-ren eskutik. Oharra: erabilitako edalontziak antolatzaileei itzuli!
Zubietan:
16:00 Korrika Txikia Kaxkoan zehar, Eskola Txikiko ikasleen eskutik.
16:30 Merienda.
19:30 Joko ezberdinak plazan: Twistter erraldoia, dortsalen margoketa, Boleibol eta Pin pon partidak... eta gehiago, Guraso Elkartearen eta Zubietako Jai Batzordearen eskutik.
20:30 Afaria. Kuadrila bakoitza ardura dadila berea ekartzeaz. Plazan mahaiak egongo dira eta denon eskuragarri: edaria, postrea eta kafea, ZUBIARTEAN Elkartearen eskutik.
22:00 Musika eta jai giroa Kaxkoan.
23:00 Bakoitza bere postuetara! 3,2,1... Goazen korrika!
20.KORRIKA
Ordua: 23:39 aldera.
Lekukoa hartzea: Zubietako hipodromoko zubia.
Lekukoa uztea: Aginagako Mapil.
Ibilbidea (11 km guztira): Zubietako hipodromoa, Zubieta, Santuenea, Bizkarre, Kalezar, Kaxkoa (Bordatxoko errotonda, Udala, Kale Nagusia, Atxegalde), Aginaga (N-634 errepidetik).
Lekukoa hartuko dutenen artean: Lanbide Eskola, Zubietako Eskola Txikia, Zubietako Herri Batzarra, Zubietako Jai Batzordea, Ederlan, Berriola, EHBildu, NOAUA! K.E., Elhuyar, Udarregi Ikastola, Usurbilgo Udala, Aginagako Jai Batzordea, lagun koadrila bat, Andatza M.K.T. eta Orbeldi D.T.
Informazio gehiago: korrika.eus