Yolanda Arrietaren saio ludiko-praktikoa 18:00etan liburutegian

Noaua Aldizkaria 2017ko mar. 29a, 10:14

“Aho bete amets... saio ludiko-praktikoa, Yolanda Arrietarekin". Aho bete amets edo zergatik (eta nola) partekatu aho-jolasak, ipuinak, liburuak... 0-5 urte bitarteko haurrarekin”. Guraso, hezitzaile, irakasle eta bitartekariei zuzendutako saioa, asteazken honetan, martxoaren 29an, arratsaldeko 18:00etan hasita Sutegi udal liburutegian.

Ipuin kontaketa saio bikoitza

Maite Franko ipuin kontalaria dator hurrengo astean Sutegi udal liburutegira. Bitan bisitatuko du gainera; apirilaren 4an eta 6an, 18:00etan. Hilaren 4ko hitzordua HH4koei zuzendua egongo da, hilaren 6koa HH5ekoei. Sarrera, ohi bezala, doakoa izango da.

Euskarazko literatura topaketa

Apirilaren 26an Miren Gorrotxategiren “33 ezkil” eleberria aztertuko da 19:00etan Sutegi udal liburutegian Pako Aristik bideratuko duen saioan. “Liburuaren ale ezberdinak jada Liburutegian daude eskuragarri; izan ere, liburua aldez aurretik irakurriz gero, etekin handiagoa aterako baitiogu topaketari", ohartarazi dute antolatzaileek.